Nola izango da ingelesa hizkuntza modernoa, “croissant” esateko berezko hitzik ez badu?

  • Hizkuntza gutxituak interneteko itsasoan itotzeko arriskua agerikoa da, baina, zuhur jokatuz gero, sarea txikien bozgorailu ozena izan daiteke. Horixe da Ciara Ní É irlandera hiztunak Twitterren lortu duena. Ingeles hiztunek uharteko berezko mintzairaren inguruan dituzten aurreiritziak, uste okerrak eta gutxiespen keinuak salatzeko traola arrakastatsua sortu du, #NílSéCGL (euskaraz, #EzDaZuzena edo #Ez Dago Ondo). ARGIAk Ní Érekin hitz egin du.

Ciara Ní É irakasle eta idazleak  jarri du abian Twitter bidezko kanpaina.
Ciara Ní É irakasle eta idazleak jarri du abian Twitter bidezko kanpaina.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Irlandera beste edozein hizkuntza bezain bizia eta modernoa da. Uharteko hainbat biztanle irlanderaz bizi dira egunero, baina beste herritar askok baztertu egiten dute, erabilgarritasunik gabekoa delakoan. Hartara, irlanderaren inguruan entzun dituzten uste okerrak beste hizkuntza batzuei buruz esanda nola geratuko liratekeen txiokatzeko eskatu die Ciara Ní Ék irlanderadunei. Irlandera dioen tokian jarri ingelesa, frantsesa, txinera... eta hara, baieztapenaren zentzugabetasuna agerian geratzen da.

“Nola izango da ba ingelesa hizkuntza modernoa, croissant esateko berezko hitzik ere ez du eta?”, bota du txiolari batek, irlanderari buruz entzun behar izan dituen uste mingarriei buelta emanda. Beste batek dio erreserba egiteko orduan Air France-n sistemak azentuak onartu ez eta Chloé izena ezin jartzea pentsaezina litzatekeela. Bada, Irlandako Aer Lingus hegazkin konpainiak ez du bere azpiegitura egokitu irlanderaren zeinu tipografikoetara.

Beste txio batean herriaren izena adierazten duen errepideko seinalea ageri da, irlanderaz eta ingelesez. Txioak hala dio: “Ingelesa zerga ordaintzaileentzako diru xahuketa galanta da!

Beste txio batean frantsesa erabili dute: “Ezin da ahaztu, jakina, Frantzian frantses hiztun eragile batzuk badirela. Turistak Proventzara joatea nahi baduzu, egin ulerkaitz toki hura, frantsesezko seinaleak inozoak eta bakarrak dira”. 

Halako dozenaka txio irakurri ahal izan ditugu asteotan Twitterren, aurreiritziak hausteko gogoa egon den seinale. “Irlanderaz ez dakitenei erakutsi nahi izan diet zein erridikuluak diren hitzetik hortzera darabiltzaten ideia batzuk, irlandera hitza beste hizkuntza batekin ordezkatuz gero garbi ikusten da”, kontatu dio ARGIAri Ciara Ní Ék. Irakaslea eta idazlea da bera, eta aireportuan zegoela bururatu zitzaion kanpaina hau.

Txioei umorea darie: “Frantsesezko seinale inozo horiek” batetik, “dirua xahutu eta bi hizkuntzetan egindako seinaleak” bestetik.
Bizipenak partekatu

Hiztunak ahalduntzeko eta komunitatea sendotzeko era erraz baina eraginkorra izan da #NílSéCGL traola. “Salatutako esperientzia asko oso orokortuta daude irlanderaz bizitzeko aukera egin dugunon artean, egunero esaten dizkigute halakoak eta normaltzat hartzeko arriskua dago”, dio Ní Ék. “Positiboa da gure bizipenak partekatu ahal izatea eta elkarri babesa emateko espazioa sortu izana, gure hizkuntzaz esaten direnak ez daudela ondo adieraztea, hortik dator traolaren izena”.

Irlandako Errepublikako hizkuntza ofiziala denez, herritar guztiek eskolan ikasten dute irlandera. Baina euskararekin gertatzen den bezala, eskolak ez du hizkuntzaren erabateko zabalkundea bermatu. Ikasgai astunekin eta irakurketa aspergarriekin lotzen dute herritar askok irlandera, eta eskolatik kanpo hitz egiteari uko egiten diote. Eskola irlanderari muzin egiteko aitzakia bihurtu da gizartean. Alabaina, Twitterreko kanpaina honetan parte hartu duen beste txiolari batek zera galdetu du: Ingalaterran norbaitek ingelesez hitz egiteari utzi al dio eskolan Shakespeare irakurtzeaz gogaitu zelako?

Ciara Ní Éren ustez, irlanderak ikusgaitasuna behar du gizartean: “Alde bakarreko ispiluaren gisakoa da egoera, guk ingeles hiztunak ikusten ditugu, baina haiek gu ez”. Eskolatik kanpo ez dutenez irlanderarekin inolako hartu-emanik, ez dute beste hizkuntzen pare jartzen: “Askok ez dakite irlandera adin eta egoera guztietako pertsona batzuentzat eguneroko hizkuntza bizia denik ere”.

Hausnarketarako abiapuntua

Nolanahi ere, Ní Ék garbi utzi du kanpaina honen helburua ez dela irlanderaz hitz egiten ez dutenei eraso egitea. Are gehiago, hedabide ingelesetan izan duen oihartzun zabalarekin pozik da. Txio gehienak ingelesez idatzi dituzte eta, horregatik, uharteko komunikabide handienek tartea egin diote. “Hemendik atera dezakegun gauza on bat da, beharbada jendeak hausnartu egingo duela irlanderari buruz duen ikuspegia egokia ote den, eta irlanderadunen aurka dituzten aurreiritziez ohartuko direla”.

Irlanderaz bizitzeko dauden trabak eta hiztunek pairatu behar dituzten gutxiespenak ohikoak dira hizkuntza txiki guztietan, hizkuntza erraldoi eta hegemonikoen ondoan, edo azpian, bizirautea ez baita lan samurra. #NílSéCGL traolak salatu dituen esaldi asko ezagunak egiten zaizkigu euskaldunoi ere. Adibidez, irlandera “politizatuta” dagoela entzutea arrunta da Errepublikan eta, zer esanik ez, Ipar Irlandan.

Horregatik, txalotzekoa da irlanderaren aldeko kanpaina xume batek halako oihartzuna izatea. Are gehiago, kontuan hartzen badugu 2018a Bliain na Gaeilge dela, hau da, Irlanderaren Urtea. Hizkuntza globaletan globalenaren aurrean ahalduntzeko zirrikitua aurkitu du irlanderadunen komunitateak, gainerako hizkuntza gutxituentzako eredu izan daitekeen kanpaina bati esker.


Azkenak
Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Sunsundegui likidatu eta ixtea proposatu diote epaileari, inbertitzaile baten “eskaintza bideragarririk” egon ezean

Inbertitzailerik agertu ezean, Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari egin dio proposamena Molins eta Andres abokatu bulegoak, Altsasuko enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak. Dumarey Belgikako taldeak fabrika erosteko saiakerak egin... [+]


2025-03-26 | Ibai Trebiño
Mitrovicako zubia: bi komunitateren arteko haustura

Kosovoko gerratik 25 urte pasatu diren arren, tentsioa nabaria da iparraldean bizi diren bi komunitate nagusien artean: albaniarrak eta serbiarrak. Azken bi urteetan gertatutakoek zauria gehiago irekitzea lortu dute eta egoera gaiztotu da, bereziki Kosovska Mitrovica hirian... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


2025-03-26 | ARGIA
Komunikazio modu onak aztergai izango dituzte Donostian

Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]


Kazetari estatubatuar batek AEBek hutien aurka eginiko erasoen berri zuen, gertatu aurretik

Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]


Eguneraketa berriak daude