argia.eus
INPRIMATU
Balea-arrantza basamortuan
  • Atacamako basamortuan, zehazki El Medano sakanean, labar-pinturak aurkitu zituzten XX. mende hasieran. Luzaroan aurkikuntza oharkabean pasa zen, baina mendea geroago margolan gehiago aurkitu zituzten: 328 irudi, 74 paneletan banatuta.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko otsailaren 28a
(Argazkia: Benjamin Ballester)
(Argazkia: Benjamin Ballester)

1.000 urte inguru dituzte, burdin oxidoz eginak daude, gehienek itsas eta arrantza motiboak irudikatzen dituzte. eta baleen irudiak nabarmentzen dira bereziki. Orain, Parisko Sorbonako etnologo Benjamin Ballesterrek labar-pintura horiei buruzko ikerlan sakona argiaratu du Antiquity aldizkarian. Ballesterren hitzetan, “artistek itsas jarduera desertuan irudikatu zuten, artearen bidez ozeanoa basamortuarekin kontzienteki erlazionatzeko”.