argia.eus
INPRIMATU
Aurpegi britainiarrik zaharrena
  • 1903an 10.000 urteko giza eskeleto bat topatu zuten Gough kobazuloan, Chedarren, Ingalaterrako hego mendebaldean. Mende bat pasatxo geroago, Londresko Historia Naturaleko Museoko zientzialariek Cheddarreko gizakiaren DNA egoera oso onean ateratzea lortu dute.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko otsailaren 21a
(Argazkia: UCL)
(Argazkia: UCL)

Horrek gizon hari buruzko informazio genetiko asko ekarri du, besteak beste, azalaren, begien edo ilearen kolorea. Hala, indibiduoaren aurpegia berregiteko aukera eman die zientzialariei.

Eta emaitza harrigarria izan da: begi urdinak zituen, ile beltza eta azala oso iluna. Londresko University Collegeko adituen esanetan, giza azalaren pigmentazio argia uste baino ezaugarri berriagoa dela adierazten du horrek.