“Sortzaileon ardura da mezu normatiboak haustea”

  • Itzultzailea, idazlea eta parekidetasunaren aldeko borrokaren ikur da Bel Olid (1977, Mataró, Herrialde Katalanak). Hamar liburutik gora publikatu ditu eta 2015az geroztik Hizkuntza Katalanaren Idazleen Elkarteko presidentea da. 2017ko abenduaren 21eko hauteskundeetan CUPeko zerrendetan aurkeztu zen.

“Ni hobeto nago nire amarekin alderatuta, eta aldi berean, bera hobe zegoen nire amona baino. Objektiboki gertuago gaude berdintasunetik, baina borroka luzea izango da”.  (Jordi Borrás)
“Ni hobeto nago nire amarekin alderatuta, eta aldi berean, bera hobe zegoen nire amona baino. Objektiboki gertuago gaude berdintasunetik, baina borroka luzea izango da”. (Jordi Borrás)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Noiz eta nola piztu zitzaizun literaturarekiko interesa?
Irakurtzen ikasi nuenean. Den-dena irakurtzeko obsesio moduko bat sartu zitzaidan gorputzean; eta dena ez da liburuak bakarrik, baizik eta, kaleko kartelak, eta ikusten nituen letra oro. Libururik gabeko familia batean jaio nintzen, beraz, etxean genituen liburuak nireak ziren; kulturaz hitz egiten genuen baina literaturaz sekula ez.

Zeintzuk izan dira zure erreferenteak?
Eskolan eta institutuan ezagututakoak, gehien bat, eta handitzen joan nintzen heinean, neronek bilatzen nituen erreferenteak. Lehen hamabost urteetan modu desordenatuan irakurri nuen. Orain aldiz, interesatzen zaidana irakurtzen dut bakarrik.

Katalanaren Idazleen Elkarteko presidentzia kexuka ibili izanagatik eskaini omen zizuten. Zergatik?
Tira, betidanik kexatu izan naiz gustuko ez ditudan gauzak salatzeko. Beraz, ulergarria da ikuspuntu bera defendatzen dutenen bozeramaile funtzioa eskuratzea.  Hala ere, egia da kexak begi txarrez ikusten direla gaur egun, batez ere emakumezkoa bazara, irribarre egin eta isiltzera kondenatuta baitzaude.

2010ean Documenta saria irabazi zenuen Una terra solitària lanagatik. Nola eragin zuen horrek zure ibilbidean?
Oso garrantzitsua izan zen! Itzultzaile gisa lan mordoa egina nuen ordurako, baina nik ez nuen hartu-emanik argitaletxeekin. Eskuizkribu bat bidaltzen banuen ez zuen inork irakurtzen. Beraz, niretzat lan bat publikatzea oso zaila zen ez bazen sari baten bitartez. Documenta sariak lanak argitaratzeko ateak zabaldu zizkidan eta, bi urte geroago, Roc Boronat sariari esker publikatu nuen nire bigarren liburua, La mala reputació. Hirugarren lana publikatzeko ez dut saririk behar izan [barreak].

Zein da zure ustez emakumezkoen lanari kulturak aitortzen dion tokia?
Hainbat indizek erakusten dute kultura kontsumitzaileen artean gehiago garela emakumezkoak. Berdina gertatzen da arte forma ez ezagutuen artean. Aldiz, ezagupena duten arte formetara jauzi egindakoan emakumezkoak desagertzen gara. Beste modu batera esanda, emakumeok gai gara egunero etxean sukaldean aritzeko, baina bost izarreko chefa izan nahi duenak gizonezkoa izan behar du. Tira, batetik jakina da emakumeok dugula zaintzarekin lotuta dauden jardunen ardura, eta beraz, ordu horietan guztietan kreatibitaterako tarterik gabe gelditzen gara. Baina bestalde, erabat maskulinizatutako kanonak nagusi dira gurean.

Zenbateraino hobetu da egoera?
Egoera hobetu da baina martxa desberdinetan goaz. Legoa adibide bikaina da. Ni txikia nintzenean Legoa lauki karratuak ziren bakarrik. Gerora giza-figuretan bilakatu zuten, kolore guztietakoak, mutil edo neskentzat. Baina urteak pasa dira eta atzeraka goaz: mutilak eta neskak bereizi bakarrik ez, emakumezkoentzako Legoak arrosa kolorekoak dira orain eta, normalean, zainketarako lanei lotutakoak. Egia da ni hobeto nagoela nire amarekin alderatuta, eta aldi berean, bera hobe zegoela nire amona baino. Objektiboki gertuago gaude berdintasunetik, baina borroka luzea izango da.

Zure azken obren artean dago Alana i Alada, maitasun erromantikoaren kontrako haurrentzako liburua. Zein izan da zure helburua?
Tira, nik ez nuen honen inguruan idatzi nahi, baina atera zitzaidan. Hein batean, interesa dut urte askotan miatu diren ereduetatik haratago iristeko, eta baita ere, haur eta gazteei erakusteko komunikabideek, musikaren industriak, zinemagintzak eta gizarteak orohar errepikatzen dituzten harreman motetatik haratago errealitate zabala dagoela. Gaur egun otzantasunari lotutako ideiak indartzen ditu sistemak, behin eta berriz, han-hemendik datozen narratiba guztien bitartez. Liburu honekin azpimarratu nahi izan dut edozein harremanetan bestearen askatasuna errespetatzeko garrantzia. Sortzaileon ardura da mezu normatiboak haustea.

CUPeko zerrendetan zinen A21ean. Kataluniako Parlamentuan sekula baino emakume gehiago dauden arren,  Legebiltzarreko Mahaian bakarra dago.
2015ean Parlamentuak aho batez onartu zuen Berdintasunaren Legea hausten du. Lotsagarria da berdintasunaren alde bozkatu zuten alderdi politikoek beren hitza ez betetzea, eta ondorioz, zigortu beharko litzateke. Ez dago besterik. Legeak esaten badu emakumezkoen eta gizonezkoen errepresentazioak parekidea izan behar duela, legea bete beharra dago. Eta ez bada lehen botazioan ateratzen, parekidea izan arte bozkatuko dugu. Funtsean, agerian gelditzen da alderdi politikoek dituzten marra gorrien artean ez dagoela berdintasunarena eta beraz, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna hautazkoa da.

 

Literatura lanabes

“Matarón jaio nintzen duela 41 urte. Txikia nintzenean amak 14 orduz lan egiten zuen jostunen lantegi ilegal batean. Beti pentsatu izan dut begi onez ikusita ez zegoen testuinguru hartan koxkortu izanak oparitu didala, beldurrik gabe, kexuka ibiltzera ohituta egoteko gaitasuna. Literatura lanabesa dut, gizarteek elkarbizitzeko ditugun zailtasunak miatzeko. Nire helburua ez da inoiz izan salaketa egitea, baina, egia da, idatzitakoak irakurtzean lan denek dutela denuntzia usaina. Funtsean normalizatuta ez dauden gaien inguruan idazten dut”.


Azkenak
Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


Jon Urzelai Urbieta, fisikaria eta soziologoa
“Zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea”

Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-14 | Gedar
Vox Nafarroako Parlamentutik kanpo geratu da ia, barne-desadostasunak direla eta

 Maite Nosti diputatuak kargua utzi du alderdiarekin izandako desadostasunengatik, eta horrek kide bakar batekin utzi du alderdi faxista, talde mistoan sartzera behartuz.


2025-03-14 | Euskal Irratiak
Bidarteko bahitzailea militar-ohia zen, eta prokuradorearen arabera “hil egin nahi zuen”

Bidarteko gasnategian bahiketa burutu duen gizona, militar ohia zen. Asteazken arratseko 7.30tan Erretegia izeneko gasnategian bertako kudeatzailea bahitu eta poliziaren kontra tiro egin duen gizonak 54 urte zituen.


2025-03-13 | ARGIA
EAJk eta PSE-EEk zerga erreforma adostu dute Ahal Dugurekin

PPrekin eta EH Bildurekin negoziazioetan porrot egin ondoren etorri da Ahal Dugurekin adostutako akordioa. Indar politiko honek aitortu duenez, maximalismoak atzean utzi eta errealitateari heldu diote, errenta baxueneko herritarren aldeko akordioa lortuta.


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak

Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa dago eta Cluster Hernani izeneko proiektu zabalago baten barruan kokatzen... [+]


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


Hau Pink da, Europako gure lehengusu txikia, eta 1,4 milioi urte ditu

Atapuercako aztarnategian hominido zahar baten aurpegi-hezur zatiak aurkitu dituzte. Homo affinis erectus bezala sailkatu dute giza-espezieen artean, eta gure arbasoek Afrikatik kanpora egindako lehen migrazioei buruzko teoriak irauli ditzake, adituen arabera.


Beste epai euskarafobo bat: Bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-13 | Ahotsa.info
“Ez da soilik memoria ariketa bat, baizik eta NATOren kontrako borroka deialdia”

Hainbat eragilek deituta, NATOren aurkako elkarretaratzea egin da Iruñeko Udaletxearen aurrean. Izan ere, gaur, martxoak 12, 39 urte bete dira Hego Euskal Herriak, Espainiar Estatua NATOn sartzeko erreferendumari ezezkoa eman ziola. Askapenako kide batek adierazi du, gaurko... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


Eguneraketa berriak daude