Eskuernagan jaiotakoa, ardogintza eta mahastigintzaz inguratuta bizi izan da. Candido Besa upategiko langilea 1991tik, ardogintza eta nekazaritza ekologikoa bultzatzeko apustua egin du. Horretarako Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko kide da, eta ezaugarri horiek bultzatzeko jatorri izendapen berri bat lantzen dabiltza.
Eguraldia dela eta, aurtengo uzta urria izan da. Nola daude zuen mahastiak?
Apirilaren 28an izozte handia izan zen, zero azpitik hiru-lau gradu egin zituen. Mahastia aurreratuta zetorren, kimuak nahiko hazita zeuden ordurako, eta dena erre zuen. Beste askok ez bezala, segurua daukagu guk, eta hark mahastiaren %90 galdutzat eman zigun. Orain Zero Gunea deitzen digute. Negargura handia eman zigun. Gure ekoizpenaren %15 jaso dugu, zehazki.
Nola eragin die industrializazioak mahastiei?
Badirudi bakoitzak bere ardoa izatearen kontua betikoa izan dela, baina lehen ardoa alondegi edo upategi handietara saltzen zuten, mahastizain eta sotolari txikiek ez zuten bakoitzak berea saltzen. Hori berria da, 70eko hamarkadan hasi zen bakoitza berea komertzializatzen, orduantxe eman baitzen boom-a. Mekanizazioa eta enpresa multinazional handiek hornitutako produktu kimikoak –ongarri artifizialak, fungizidak, herbizidak– banatzen hasi ziren. Ordura arte lan askorekin egiten zena, mekanizazioarekin eta berrikuntzekin oso erraz egiten zen. Eromena izan zen. Denborarekin ohartu ginen lurra zaindu behar genuela, horrela ez zuela asko iraungo. Guk ehun urteko mahastiak ditugu, baina halako ekoizpen mota erabilita, 40 urtean ez dute ezer emango, akabatu egingo ditugu.
Errioxako jatorri izendapenak eta Kontseilu Arautzaileak zein paper eduki dute hor?
Upategi handiek dute boterea, haiek agintzen dute. Errioxa jatorri izendapenaren kontseiluak 150 bozeramaile ditu, eta horietatik soilik bost dira Arabar Errioxakoak. Guk ez dugu batere ahalmenik kontseiluan. Promoziorako diru kantitate handiak dituzte, baina guri ez zaigu ezer iristen. Dirua barra-barra xahutzen dute ez dakit nongo banatzaileei eskaintzak egiteko. Hemendik kanpo Errioxa soilik bere orokortasunean ezagutzen da, baina Errioxaren baitan hiru eremu daude: Goi Errioxa, Behe Errioxa eta Arabar Errioxa. Kultura eta bizimodu oso ezberdinak daude hiru eremu horietan, eta ez dituzte kontuan hartzen bakoitzaren ezaugarriak.
Zein diferentzia dago Errioxa eta Arabar Errioxaren artean?
Arabar Errioxan familien mahastiak dira gehienak. 300 biztanleko herri batean 40 upategi dauzkagu, mahatsa saltzen dutenak kontatu gabe. Behe Errioxara jaitsita upategi erraldoiak daude, jabetzak gutxi batzuenak dira eta gainontzekoak langileak dira. Jabe horiek dira agintzen dutenak, Errioxako jatorri izendapenaren kontseiluan bozka gehien dituztenak. Ondorioz, inguruko 60 inguru upategi txiki biltzen hasi ginen gure berariazko jatorri izendapena sortzeko.
Zergatik nahi duzue zuena?
Gure artean antolatu eta kudeatu nahi dugu, baina ez digute uzten, disidentetzat jotzen gaituzte. Gure eskualdearen biziraupena bermatu nahi dugu, eta hori soilik gure artean adostuta egin dezakegu. Arabako ardoaren betiko ezaugarrietako bat kalitatea izan da; lurra zaintzeak eta ekoizpen zaindua eta ekologikoa edukitzeak kalitate handia ematen dio. Azken bi urteetan gure izendapen propioa egiteko lanean ibili gara, Arabako Mahastiak, baina kontseiluak Arabar Errioxa jarri beharrean Rioja Alavesa jartzera behartu gaitu, baita gure izendapenaren ondoan Errioxako izendapena jartzera ere.
Zuen apustua ekologikoan aritzea da.
Hori da onena guretzat. Lau katu gara Arabar Errioxan mahastigintza ekologikoan gabiltzanak. Instituzioak ez dira arduratzen hori aurrera eramaten. Instituzioen nekazaritza politika oso eskasa da, politikariak hurbiltzen zaizkigunean beti dabiltza esportazioak gora eta behera, baina lehenago hemengo beharrak ase behar ditugu. Etxalde, Via Campesina, Baserritik Mundura eta Bizilur bezalako mugimenduek egiten dute lan aurrera egin ahal izateko.
Etxalde Nekazaritza Iraunkorrean ari zarete zuek. Zer egiten duzue?
Etxalderen filosofia elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorra bultzatzea da. Hori da gure nahia, duintasunez bizitzea. Eta ez gutxi batzuk, baizik eta denok. Horretarako denok ekoitzi behar dugu pixka bat, ez gutxi batzuek dena.
Ez duzue bide erraza, bada.
Azken sei urteetako uztetatik lau kaskarrak izan dira; hori gurea bezalako upategi txikientzat jasanezina da. Errioxako jatorri izendapenaren kontseiluak daraman politika, Europatik datozen politikak, globalizazioa, denak eragiten digu. Hau da gure bizimodua, baina gero eta zailagoa da. Asko upategi handiei mahatsa saltzen hasi zen, baina batzuk jada lurra saltzen hasi dira. Gure bizimodua, eta gu geu, pikutara goaz.
“Hemen bizi izan nintzen hamaika urte eduki arte, eta gero Gipuzkoan, Deba Garaian bizi izan gara urte askoan. Hori oso garrantzitsua izan zen, batez ere euskararen aldetik, Arabar Errioxatik hara joatea beste mundu batera joatea izan baitzen. Ondoren Iruñean izan nintzen hamabi urtez, eta nekazaritza ingeniaritza ikasi nuen. 1991. urtean bikoteak eta biok hona itzultzea erabaki genuen. Inoiz ez genuen honekin kontaktua galdu, aita eta aitona beti mahastizainak izan baitira. Iritsi ginenean aitarekin lanean jarri ginen. Nire bikotea mahastietan lanean hasi zen, eta ni upategian”.
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.
Pertsonaren osasun... [+]
Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]
Titulu handia iruditzen zaio “nekazari”. Bera “mahastizain” omen. Baina, izan, da nekazari mahastizaina. Eta da, izan, emakume nekazari mahastizaina. Eta mahatsaren orpotik mama goxoa nola, halaxe aletu ditu Ana Iriarte Bañezek lanbidearen... ez... [+]
Asteleheneko goizeko 10:00etatik hasita 24 orduz itxi nahi dute muga. Nekazariek salatu dute martxotik ez dela aurrerapausurik eman beren eskaeren inguruan.
Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]
Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.
Ostegun goizean, traktoreekin elkarretaratzea egin dute kanpoaldean, eta saioa hasi denean hainbat nekazari ateraino hurbildu dira. Tirabirak izan ondoren, Foruzaingoak atea ixtea lortu eta manifestariek ezin izan dute barrura sartu.
Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.
Arto zelaietan aise eta trebeki mugitzen den traktorea hiriko pasealekuetan agertzeak irudi-txoke bat ekartzen du, lekuz kanpo dagoen gailuak bere dotorezia eta indarra galtzen du hirian, orpo altuko zapatek mendialdean paseoan ikustean galtzen duten bezalaxe. Traktorearen... [+]
Aste osoan Frantziako Estatuko laborariak egiten ari diren mobilizazioen testuinguruan egin dute ekintza, merkatu librearen baldintzek Ipar Euskal Herriko laborariei duin bizitzeko ezartzen dizkieten zailtasunak salatzeko. 6:00etatik ari dira blokeatzen Baionako portua.