Gustuko ditut, eta asko, inor epel uzten ez duten filmak. Gorrotatu ala maitatu bakarrik egin ditzakegunak eta tarteko uretan geratzea ezinezko egiten dutenak. Karta guztiak mahai gainean jarri eta onerako ala txarrerako ikuslearen kirioak dantzan jartzeko gai direnak. The Tree of Life, 2001 A Space Oddisey, Mullholand drive, Eraserhead, Pi, Holy motors, Inland empire eta abar. Adibide asko aipa daitezke, baina urrutira joan gabe eta urtea amaitzen ari dela baliatuz, 2017an geratuko naiz. Cannes zinema jaialdian Urrezko Palmorria irabazi zuen The Square, Darren Aronofsky zuzendariaren Mother! eta Yorgos Lanthimos greziarraren The Killing of a Sacred Deer baitira horren adibide garbienak.
Lehena, Ruben Östlund zuzendari suediarraren film berria. Arte garaikideko museo bateko zuzendaria den Christianen istorioa kontatu du. Bere geruza sozialetik kanpo, bere mundutik at erlazionatzeko zailtasuna islatu nahi izan du zuzendariak. Alderdi sexual, familiar eta batez ere, besteen arazoen aurrean, diru apur batekin konpondu ezin daitekeen guzti horren aurrean. Baina isla hori era harrigarri eta ezohikoan eskaini du. Une deserosoz josia eta masailezurra erauzteko gai den sekuentziaz beteta dagoelako. Gizon-tximinoaren eszena, adibidez: aspaldi ez nuela horrelako une harrigarri bat areto batean bizitzen. Errealegia den amesgaizto moduko bat, humanismoak bere alde basatiari aurre egin behar diona.
Batzuek gustu txarreko bromatzat hartuko dute segur aski film hauetakoren bat. Baina lortzen dute beste askok lortzen ez dutena: inor indiferente ez uztea
Ez da erraza film honetara ohitzen jakitea eta are gutxiago libreki, mundu guztiari gomendatzea. Irakurtzen ari zareten %50ari, seguru asko, jasanezina irudituko zaizue, gustu txarreko broma bat, baina ez formagatik bakarrik. Film batean gutxitan ikusitako une deserosoak bizitzeaz gain, umore guzti horren azpian min ematen duen gizarte kritika bortitz bat aireratzen du. Eta horrek, agian, arbuioa sor dezake. Ume bat eta katutxo bat agertzen diren bideoarekin film barruan eragiten duen lurrikara adibidez, pantailatik kanpo ere atera daiteke, gaur egungo mundu-biral-kontrolaezin horren kritika basatia eginez. Alegia, istorio barruan salatzen dena, gure errealitatera estrapolatu daitekeela askoren kontzientzia astinduz.
The Square filmera ohitzea zaila bada, zer esanik ez Mother! ekoizpenera. Baso baten erdian, suak suntsitutako etxe zahar bat egokitzen igaroko ditu egunak Jennifer Lawrencek gorpuztutako pertsonaiak. Hura baino dezente zaharragoa den idazlea (Javier Bardem), aldiz, publikoaren arreta berreskuratzen lagunduko dion liburua idazten ariko da, azken aldian ezer gutxi sortzeko gai izan bada ere. Abiapuntua hori izanik, muturrera eramandako proposamen erradikal hau zoragarria iruditu zait. Gorrotatu nahi, baina zeharo maitemindu nauena, anarkia pantailaz jabetu eta esperientzia zinematografiko harrigarria eskainiz.
Eta azkenik, lan berri bat estreinatzen duen bakoitzean polemika apur bat sortzen duen Yorgos Lanthimos zuzendariaren The Killing of a Sacred Deer thriller psikologikoa. Greziarrak estilo definitu bat izatea lortu du, eta batez ere unibertso aztoratzaile eta erradikal bat. Colin Farrell eta Nicole Kidman protagonista dituen istorio honetan, Aitzinako Greziako Euripides dramaturgoaren lanetan oinarritu da Steven eta Anna, bi medikuren eta beraien seme-alaben istorio kubrickiar hau kontatzeko.
Azpi-geruza ugariz osaturiko ekoizpenak. Oso zaila, ezinezkoa, piztu dizkidaten sentsazio guztiak lerro hauen bidez igortzea. Ehunka une aipatuko nituzke, baina zentzua galdu eta erabat desegingo lirateke, guzti-guztiak pantailan ikusten ez badituzue. Erraietatik irtendako esperientzia bisual lotsagabe, zorrotz eta originalak iruditu zaizkit hiruak. Axolagabe uzteko gaitasuna duten erdibideko filmak ikustea baino, arriskatzera jokatzen duten horien aldeko apustua egiten baduzue, hartu boligrafoa eta koadernoa: The Square, The Killing of a Sacred Deer eta Mother!
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]
Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]