Itzulbiderik ez denean

Horma. Anjel Lertxundi. Erein,2017.

Literatura-itzultzaile baten ahotsa gorpuztu du Anjel Lertxundik Horma nobelan, hainbat bidegurutze bizi dituena: alzheimerra diagnostikatu diote amari, familiako sekretu batek kolpatzen du, Marta etxera bizitzera joan zaio eta eguneroko elkarbizitzak urradurak sortu ditu bikote-harremanean, ofizioaren prekarietateak ziurgabetasuna sortzen dio... Amaren gaixotasunak iraganeko mamuak biziberritu dizkio, eta amari mintzo zaio nobelan, esan gabekoei bide emateko. Hormatze-bidean ama, eta hormaturik ere Fidel, amaren memoria-galerak izoztu bailuen, ez aurrera, ez atzera, erabakimena urratuta. Itzulinguruka dabil, beldur dio korapiloak errotik heltzeari: porrotaren itzalak geldiarazten du. Ahots desesperatu eta konformagaitza gorpuzten du Fidelek.

Egunerokoari aurre egiteko ezintasun horretan, familiako sekretua argitzeko gogoa pizten zaio, jatorrietara edo sustraietara jotzeko premia bizi du. Jatorriarekiko temak originaltasunaren inguruko auziak harrotuko dizkio, sorkuntza literarioaren eremuan, itzulpen-lanaren testuinguruan, nortasun pertsonalari traza hartzean. “Memoriarik gabe ez dago originaltasunik” dio Fidelek. Ahots mindu horrek Anjel Lertxundiren hainbat nobelatan landuriko kezkak jorratzen ditu: iraganaren zama, errudun-sentimenduak eta auzi moralak, isiltasunek sorturiko kateak, tradizioa berrasmatzea…

Larrimin horren erdian, izan badu ihesbiderik, babeslekurik: itzulpen-ofizioarekiko pasioa. Ihesbide horrek arrastoak utzi ditu nobelaren egituran, etengabeak direlako jolas metaliterarioak, idazketa-prozesuaren inguruko hari-muturrak, edo itzulpen-jardunaren inguruko gogoetak. Literatur testuak eta itzulpen-ariketak dira Fidel letrajalearen komunikazio-iturri nagusia, eta komunikazio-bide horretan trebatu bada ere, trakestu egin da bestelako hitz-jardunean.

Nobela existentzialaren arrastoak ugari dira Horma-n: narrazioaren arnasan, protagonistaren kezka-motetan eta testuartekotasun literarioetan (besteak beste, Albert Camusen Arrotza dakar orriotara). Zentzu horretan, tentsio narratibo urriko nobela da, eta istorioak aurrera egin ahala, Fidelen marmarra errepikakorra egin zait zenbait pasartetan. Gertaeren kate ahul hori orekatzera datoz oihartzun literarioekin eginiko jolasak eta idazketa-ekintzaren inguruko hausnarketak. Literatur tradizioaren piezak aurkezten dizkigu, gaurkoturik, berriturik, eta puzzlea osatzera gonbidatzen gaitu. Babesleku hori, kultur eredu hori ahanzturak irents ez dezan, memoria literario eta kulturala gal ez dezagun. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Hori dena eta askoz gehiago

Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024

---------------------------------------------------

Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]


Ez da izenik agertzen, inon

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


Eguneraketa berriak daude