argia.eus
INPRIMATU
Neandertalen esku traketsak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko abenduaren 13a

Neandertalgo gizakiek utzitako aztarnategietan arte adierazpide eta harrizko tresna landu gutxi aurkitu dira, denbora luzez haien garaikide izan ziren Cromagnongo gizakiek utzitakoekin alderatuta. Orain arte, hominido haien ustezko urritasun kognitibo eta sinbolikoarekin lotu izan da hori. Baina Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikerlan batek arrazoi mekanikoagoa eman du. Eskulan zehatz eta finak egiteko hatzek zortzi posizio hartu behar dituzte, eta horietatik seik estres mekaniko handia eragiten zieten neandertalei. Neandertalen eta egungo gizakion eskuak oso-oso antzekoak dira, baina falange laburxeagoak zituzten haiek, eta ñabardura hori funtsezkoa izan zen batzuen eta besteon etorkizunean.