San Petersburgo, 1874ko urtarrilaren 23a. Maria Aleksandrovna dukesa handia –Errusiako Alexander II.a tsarraren alaba– eta Ingalaterrako Alfred printzea –Edinburgoko dukea, Viktoria erreginaren laugarren semea– ezkondu ziren Neguko Jauregian. Urteko ezkontzaren aitzakian, bi gozogile ingelesek, James Peek eta George Hender Freanek, gaileta mota berri bat prestatu zuten eta ezkongai errusiarraren izena ipini zioten: Marie biscuit.
Gozoki berria espresuki bostetako tearekin hartzeko sortu zuten, ordura arte egunero kontsumitu ohi zituzten gailetek busti eta berehala desegiteko joera ezatsegina baitzeukaten. Peek, Frean & Co konpainiak ekoiztutakoek, aldiz, duin eta kurruskari eusten zieten murgilei. Produktua prest zeukaten ezkontza baino lehen ere, baina publizitate egokia behar zuten kontsumitzaile britainiarrak liluratzeko. Ez zen garaiko pertsona ezagun baten izena zeukan lehen gozokia; Victoria erreginak, Albert printzeak edo Garibaldik ere beren gailetak zituzten. Eta hala, errege familiarekin lotuta, produktuak bide samurragoa izan zuen merkatu britainiarrean, lehenik, eta atzerrian, aurrerago.
Maria gaileten jatorriari buruzko beste bertsio oker bat zabaldu da luzaroan: Eugenio Fontaneda espainiarrak asmatu zituela eta Maria bilobaren izena jarri ziela. Baina Espainian kontsumitu ziren lehen Maria gailetak Peek & Freanek berak ekoiztutakoak ziren. Inportatutako gaileta horiek, ordea, oso garestiak ziren, 5,5 pezeta kiloak.
Espainiako Estatuko lehen Maria gailetak Gipuzkoan ekoiztu zituzten, Errenteriako Olibeten. 1886an sortutako fabrikak oragailu mekanikoak, ijezkailuak eta estatuko lehen kate-labeak zituen. Hala, prezioa erdira jaitsi zen, 2,5 pezeta kiloak, baina luxuzko produktua zen oraindik. Juan Ramón Jiménez idazlearentzat behintzat bai. Zenobia Camprubi idazle eta hizkuntzalariak, erbestean zela, zera idatzi zion Juan Guerrero Ruiz editoreari: “Ezusteko handiena J.R.rentzat Maria Olibet gailetak lirateke, gauza legendario eta eskuraezintzat jotzen baititu beti”.
Aurrerago Bilbon 1907an sortutako Artiach eta Fontaneda bera hasi ziren Mariak egiten. Baina benetako bultzada 36ko gerra amaituta jasoko zuten gailetek, frankismoaren babesean. 1950eko hamarkadan, irin eta azukre gainprodukzioa Gaztela Mantxako –nagusiki, Palentziako– industria gailetagilera bideratu zuten eta erregimenak Espainiaren susperraldi ekonomikoaren ikurretako bat bihurtu nahi izan zuen Maria.
Baina Maria fenomenoa beste herrialde askotan ere zabaldu zen, kostua merketu ahala. Egun, munduko 40tik gora herrialdetan ekoizten dira. Eta, abizenak abizen, ia denek dute dukesa handiaren izena: Maria, Marie, Marietta, Mariya, Mariebon, Mariakaakje, Mariekjeks...
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]