Kukua

Kukuak maiatz aldera jotzen duenean, poltsikoan gordetako txanponen arabera urte osorako zoria neurtzen duenik badago. Kukuaren kantarekin batera heldu ohi zaigu ogasuneko errenta kanpaina eta horren neurria egiten dugu beste askok balorazioa: iaz baino gehiago edo gutxiago itzuliko diguten, ordaintzea egokituko ote zaigun... Tamalez, sinple bezain sinplista dira bai kukua eta baita zergen likidazioaren arau hori ere.

Abenduan, kukuaren kanturik gabe, onartu ohi dira urte berrirako aurrekontuak, eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du honezkero 2018rako aurrekontu-proiektua. Aurretik dugun urtea baloratzerako orduan, diru-kontu horien atzean ezkutatzen denak era fidelagoan hurbiltzeko gaitu errealitatera. Badakit, erromantikoagoa da kukuaren kantua, eta askoz nekezago eta ulergaitzago zero asko duen zifra handiak baloratzea. Gainera, zifrak ezin dira era absolutuan konparatu: aurrekontuetako gastuen zenbatekoa herrialdearen aberastasun mailarekin eta bildutako zergekin lotuta ere badagoelako.

Esate baterako, 2017ko diru-bilketan hazkundea egon den arren, aintzat hartu behar da aurtengo diru bilketarekin 2007an genuen mailan kokatu garela. Beraz, ez gaitezen gehiegi emozionatu! Hamar urte behar izan ditugu 2007an genuen diru-bilketa maila berreskuratzeko eta bitartean, noski, aurrekontuak murriztu eta zorra handitu egin dira.

Horretaz gain, 2018ko aurrekontuproiektua baloratzeko orduan badaude baztertu beharreko bi kontu, aurrekontuen izaera goitik behera itxuragabetzen dute eta. Izan ere, aurrekontuaren tamaina %15ean murrizten da zorraren ordainketa eta AHTren tamainako lanak finantzatzeko diru aurrerapenak deskontatzen baditugu.

Hortik aurrera, aurrekontua mugatzen duten beste bi freno handi daude. Lehena 2011ko abuztutik datorkigu: kukua eta lurtar asko udako oporretako lozorroan ginen bitartean, Konstituzioaren 135. artikulua aldatu zuen Zapaterok Alderdi Popularraren sostenguari esker. Erreforma honen bitartez, instituzio guztiek lehentasun gorena eman behar diote zor publikoaren ordainketari. Hau da, tokian tokiko gobernuei, benetako aurrekontu-politika aurrera eramateko egundoko oztopoa ekarri du erreformak. Arau neoliberalen instituzionalizazioan pauso garrantzitsua izan da eta era berean, 155. artikulua aplikatu beharrik gabe, erkidegoen autonomia bete-betean murrizten duen araua dugu.

2017ko diru-bilketan hazkundea egon den arren, aintzat hartu behar da aurtengo diru bilketarekin 2007an genuen mailan kokatu garela. Beraz, ez gaitezen gehiegi emozionatu! Hamar urte behar izan ditugu 2007an genuen diru-bilketa maila berreskuratzeko eta bitartean, noski, aurrekontuak murriztu eta zorra handitu egin dira

Bigarren galga, 2017ko uztailetik dator eta Espainiatik datorkigun arren, Eusko Jaurlaritzari ez zaizkio inposatuak izan. Izan ere, EAJren sostenguari esker finkatu da, alde batetik, administrazio guztietako aurrekontuek izan dezaketen gehieneko defizita: autonomia-erkidegoen defizitak ezingo du BPGaren %0,4 gainditu 2018. urtean. Era mailakatuan, 2020. urterako defizitik ezingo dela izan adostu da. Defizita debekatzearekin batera, superabitari ere jartzen dizkio mugak “gastu-araua” delakoa. Diru-bilketa ondo ez doanean, gastua murriztu beharra dago, defizitaren muga betetzeko. Ostera, diru-bilketa ondo doanean eta superabita dagoenean ere, gastua ezingo da BPGa baino gehiago hazi. Horrek esan nahi du, gastu publikoa, errenta mailaren hazkundearen azpitik haziko dela. Horrela urterik urte, sektore publikoaren tamaina murriztuz joango da. Finean, Keynes-en politika antiziklikoak gauzatzeko eta sektore publikoan pausu aurrerakoiak emateko legezko muga da. Maila bat gorago, arau neoliberalen instituzionalizazio prozesuan.

Ez gara oraindik heldu baloratzera, hezkuntzan, osasunean edota gizarte politiketan zenbat gastatuko den, baina honezkero susmatzen dut, aurrekontuaren muga guzti horiek ikusita, 2018. urtea ez dela hobea izango. Urte berria datorkigu  ku-ku ku-ku eta patrikak, tamalez, harriz beteta ditugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude