Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu-zikloaren bigarren kontzertua ez da saio arrunta izan. Kalitate eta sentimendu asko pilatu ziren eszenatokian, topaketa ahaztezina bihurtzeko. Alde batetik, egitarau potentea, gero komentatuko dudana, bi obra zoragarriz osatua; eta, beste alde batetik, arrazazko bakarlaria, musika eta bere soinu-tresna modu ikaragarriz sentitzen dituena eta sentimendu hori jendearengana helarazten duena. Joaquín Achúcarro piano-jotzaile bilbotarrak azaroaren 1ean 85 urte bete zituen, taula gainean, artista handiek bezala, eta sasoian.
Maurice Ravelek Esku ezkerrarentzako piano eta orkestrarako kontzertua, Re maiorrean Paul Wittgenstein pianista austriarrari dedikatu zion, musikari honek (Ludwig Wittgenstein filosofoaren anaia) eskuineko besoa galdu baitzuen I. Mundu Gerran. Obra ederra da, mugimendu bakarrekoa, non ehundura orkestralak eta ñabarduren aniztasuna oso garrantzitsuak diren. Nahiz eta zailtasunez beterik egon, Achúcarrok lezio bat eman zuen. Jakin zuen egokitzen gaur egungo bere teknika bertsio dotorea egiteko, ez hain perfektua, baina bai benetan iradokitzailea. Bis bezala, Chopinen Nokturno bat oparitu zuen, oso intimista, delikatua eta sentitua.
Saioaren bigarren zatian Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviño zuzendari titular berriak lan handi bat eskaini zuten: Dmitri Xostakovitxen 11. Sinfonia, sol minorrean, op. 103; 1905. urtea. Sinfonia erraldoi horrek 1905. urteko Errusiako igande odoltsua oroitzen du, estilo programatikoa azalduz. Lanaren lau zatiak (Neguko Jauregiko plaza, Urtarrilaren 9a, Betiereko oroimena eta Tocsin –alarma seinalea–), ondo marraztuta agertu ziren, pasioz. Aitzakia ona izan zen Xostakovitx hau Treviño zuzendariaren nortasuna ikusteko. Oso gaztea da, 34 urte besterik ez ditu, baina zuzendari kanporakoia da, dena ematen duena interpretazioetan, buru-belarri sartzen dena partituran. Konektatu egin zuen entzuleekin eta agian konexio hau da Euskadiko Orkestrak une honetan behar duena. Zorte on!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]
Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bileretan denetarik elkartzen gara, eta bilerek berek nolakotzen gaituzte unean, bakoitzak bere rola izaten baitu, bere boteretxoa (edo haren falta), adina, bizitzako momentua. Baina beti-beti daude isiltzen direnak. Letek kantatzen zigun handitzean ikasiko genuela isilik... [+]
Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Barruan dudan zera honi idatzi nahiko nioke. Pandemiatik ia bost urte beteko dira, eta garai hartan gazteak ginenak hasi gara, gazte izaten jarraitzen badugu ere, bestelako espazio batzuetan orbitatzen. Etxebizitza, bizi proiektua, amatasuna, lana, osasuna... elkarrizketetako... [+]
Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]