“Aitak zoriontsu bizi izan zuen gerra, jolas moduan”

  • 36ko gerraren eta erbestearen zoritxarrak jolas fantastiko moduan bizi izan zituen Martintxo haur irudimentsuaren pasadizoak bildu ditu Martin Abrisketak La lengua de los secretos liburuan. Aita du haur hura Abrisketak, eta harengana hurbiltzeko balio izan dio haren kontakizunak liburuan jasotzeak. Izen berria hartzeko ere profitatu du.

Martin Abrisketa aitarekin, garai batean gerra-hegazkinek hartuta zuten zeruari begira. Aitak gerran izandako bizipena baliatu du Abrisketak ‘La lengua de los secretos’ idazteko. (Martin Abrisketak utzia)
Martin Abrisketa aitarekin, garai batean gerra-hegazkinek hartuta zuten zeruari begira. Aitak gerran izandako bizipena baliatu du Abrisketak ‘La lengua de los secretos’ idazteko. (Martin Abrisketak utzia)

Nola bizi izan zuen zure aitak gerra?

Galtzaileen aldean, hamar urteko haurra zelako, erdian daudenek ez baitute nola defendatu. Ondo pasatu zuen gerran, gozatu egin zuen. Denak babeslekura eta bera ortura joaten zen, hegazkinak ikustera. Gezurrezkoa zela uste zuen, fantasiak babestuta bizi izan zuen zoriontsu.

Jarrera hura agian babes modukoa zen, anker sumatzen zuen errealitatearen aurrean.

Bai, berak bazekien zer gertatzen zen, baina oskol modukoa asmatu zuen. Anaia zaharragoa bi aldiz zauritu zuten, gurasoek ez zioten ezer kontatzen, baina gudaria zen auzoko batek gerrako kontuen berri ematen zion. Auzokoa gerran hil zuten, 20 urte zituela, baina handik gutxira haren gutun bat heldu zitzaion nire aitari, hil aurretik bidalia. Orduan auzokoak gutuna ilargitik igorri ziola pentsatu zuen aitak, jendea ez zela benetan hiltzen.

La vita è bella filmean bezala egin zuen?

Askotan aipatu didate hori, baina niretzat ez dira berdinak. Filmean aitak, egiaren jakitun izanik, gezurra asmatzen du haurrarentzat. Hemen berak asmatu zuen fantasia eta hiru neba-arreba nahastu zituen. Hain inozoa edo akaso jakintsua izan zen, ezen jolas bihurtu zuen hura.

Erbestea etorri zen ondoren.

Santanderretik Frantziara eta han urte eta erdi, Alpeetako Tenay izeneko herri txiki batera iritsi ziren, bakarrik, gurasoengandik galduta. Han oso libre ibili ziren aita eta hiru neba-arrebak. Urte eta erdira itzuli ziren, beldur handiz…Haien gurasoek lau seme-alaba galduak zituzten gerran, denbora horretan ez baitzuten elkarren berririk izan... Galera handien historia da.

Itzuli zirenean noizbait esnatuko zen frankismoaren errealitatera.

Gerra osteko isiltasun izugarria aurkitu zuten. Tenayko jendeek beldur handiz utzi zieten itzultzen, Francoren eskuetan zer gertatuko zitzaien beldur ziren. Santiago zubia oinez nola zeharkatu zuen gogoan du aitak. Berak pentsatzen zuen frankistek adarrak eta buztana izango zutela. Beldurrak jota, guardia bati ipurdia ukitu zion buztanik ote zuen ikusteko. Bilbora heldu zirenean oso giro eskasa aurkitu zuten.

Imajinatzen dituzu Martintxo batzuk Sirian edo Iraken?

Bai, eta nahi gabe bilatzen ditut handik iristen zaizkigun irudietan. Behin errefuxiatu eremu bateko irudietan haur batzuk ikusi nituen erreportariena egiten, garaztailu eta erratz batekin alegiazko kamera eta mikrofonoak asmatuta, elkarrizketak egiten ari ziren. Arriskuak eta onurak ditu fantasiak: umetan gurasoek fantasiatik babesten zaituzte, ez dezazun, hegan egin dezakezula pentsatuta, bosgarren solairutik salto egin; baina aldi berean eragin onuragarria du fantasiak, errealitatetik urruntzen zaitu.

La lengua de los secretos. Sekretuen hizkuntza zein da?

Euskara. Aitaren familian euskaraz mintzo ziren, baina euren inguruan, Abusu auzoan, erdaraz mintzo ziren beste guztiak. Etxe barneetara mugatzen zen euskara, aspalditik gainbeheran eta gainera debekatuta. Sekretuak hizkuntza horretan kontatzen ziren, besteek ez ulertzeko. Beste esanahi bat ere badu, aita eta bion arteko harremanaren ingurukoa. Liburua bera izan da elkar ezagutzeko erabili dugun bidea.

Aitarengana itzultzea izan da zuretzat?

Askori gertatu zaigu, hazten ari garen garaian nortasuna hartzeko aitarengandik aldentzea baina, denbora igarota, harengana itzuli beharra sentitzea. Zorionez garaiz itzuli nintzen, bere bizitza kontatzearen bidez, eta oso elkartze polita izan da. Momentu batean zahartzen ari zela ikusi nuen, bihotza makal eta oroimen arazoekin, eta gure arteko harremana osatu gabe joango ote zen beldur nintzen. Berak bazekien historia ederra zuela kontatzeko, baina galduko zuela, ezin genuen denborarik galdu. Hiru urteko bidea izan da, hari bidalitako kartekin osatu nuen nobela, eta berak egunero idazten zituen bere oroitzapenak, badaezpada, biharamunean hiltzearen beldur. Biok elkarrekin aritu gara, liburua atera ondoren ere, aurkezpenetan eta. Orain, hori guztia igarota, bera erlaxatu da eta honezkero oroimena galtzen hasi da.

Izena ere aldatu dizu nobelak, lotsa kontu batengatik.

Bai, liburuarekin hasi ginela aita eta izeba ez ziren eroso sentitzen beren ahoetan jartzen ari nintzen gauza batzuekin. Izenak aldatzea oso ondo etorri zitzaigun, lasaiago ibili ziren handik aurrera. Abrisketa gure inguruko toki izena eta familiako abizena ere badelako, eta Martintxo, Barojaren Zalakainengatik. Hasieran ez nuen pentsatu liburuak ni ere izenez aldatuko ninduela baina, Martintxoren semea naizenez, izen berria hartu dut. Egia esan, lotsatia naiz eta ezizenak babestu nau.

Idazten zenuen lehendik ere.

Kazetaritzan aritu nintzen, baita telebista kamera eta gidoilari ere. Asko lagundu didate langintza horiek, idazten eta planoak irudikatzen. Azkenean nire kontaera aurkitu dut nobelarekin. Hazten ere lagundu dit, Peter Pan xamarra izan nintzen urte luzez, eta nobelak familiarekin bat egiten lagundu dit.

Oroimen historikoa haurren bidez

“Plentzian esperientzia ederra egin genuen institutuan. Liburua bertan aurkeztu ondoren, irakasleak etxean testigantzak bilatzeko agindu zien ikasleei. Historia pertsonal asko ekarri zituzten, birraitonenak-eta, sekulakoa izan zen. Euren familietan Martintxoren antzeko haur asko zeudela konturatu ziren, horrela deskubritu zuten gerra, etxekoen eskutik. Material horrekin zerbait egin behar genuela iritzita, proiektu bat antolatu nahi dugu, gerrako haurrak eskoletara hitzaldiak ematera eraman eta gero haurren bidez familiaren historia jasotzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Hori dena eta askoz gehiago

Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024

---------------------------------------------------

Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]


Euskarazko literatur sorkuntza sustatzeko doako idazketa tailerra antolatu du Euskal Idazleen Elkarteak

Irailaren 28 eta urriaren 5ean eta 19an izango dira saioak. 16 urtetik gorako euskaldunei zuzenduta dago eta dagoeneko izena eman daiteke Iruñeko Udalera deituta.


2024-09-09 | Behe Banda
Barra warroak |
Bueltan berriz ere


Ez da izenik agertzen, inon

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]


Rakel Pardo Perez
“Gakoa galdera da, galdera huts-hutsean”

Zuk, nik eta inguratzen gaituzten pertsona guztiek partekatzen dugun oinarrira jo du Rakel Pardo Perezek (Urdazubi, 1995) bere lehenengo poesia-liburua ardazteko: gizatasunera. Zer esan nahi du gizaki izateak? Zerk ematen digu existentzia, eta zer egin dezakegu emana datorkigun... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


Eguneraketa berriak daude