“Euskara Nafarroako historian funtsezkoa izan da, eta bada”

  • Peio Monteano Sorbet historialari eta soziologo nafarrak ibilbide luzea du euskararen ikerketan. Oraingoan, frogatu du Aintzinarotik heldu zaizkigun dokumentuak gaztelaniazkoak izan arren, Nafarroan hitz egiten zen hizkuntza euskara zela. Dokumentu horiek izozmendiaren punta baino ez zirela, alegia. Navarrorum erakusketa antolatu du: balio handiko 36 pieza ikusgai jarri ditu, Nafarroako Artxiboan. “Kalte ordainketaren erakusketa” dela adierazi du.

Argazkia: Ane Eslava.
Argazkia: Ane Eslava.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskarazko lehenengo testuak Pizkunde garaikoak izan zirela uste izan bada ere, lehenagokoak direla frogatu duzue.

Orain arte uste genuen euskarak ahozkotasunetik liburu inprimatura salto zuela, eskuizkributik pasa gabe. Azkeneko aurkikuntzek erakutsi dute Erdi Aroan dagoeneko euskarazko idazkiak zeudela. Ozta-ozta ikus ditzakegu, baina ez dugu inprentaren agerpenera arte itxaron behar.

Euskara garai hartan idazteko erabiltzen ez bazen, nola heldu zaizkigu orduko idazkiak?

Beste hizkuntzetako testuen bitartez. Latineko testuetan iragazi zen euskara, pertsonen eta jainkoen izenetan, batik bat. Horiek dira hizkuntzaren aldaketen aurrean gehien irauten duten elementu kulturalak; herri askotan, euskarazko izenek lurrari lotuta iraun dute.

“Atera dugun ondorioa da %80k euskaraz hitz egiten zuela”

Hitz egiten den hizkuntza ez idazteak historiaren manipulazioa ekar dezake?

Manipulazioa baino gehiago, akatsak eragiten ditu. Historialariok bi akatsetan erori ohi gara: batetik, idazkiak bizitza sozialaren erakusgarriak direla pentsatzea; eta bestetik, idazten den hizkuntza eta hitz egiten dena parekatzea. Hori ez da zuzena. Izan ere, herritarrek erabiltzen duten hizkuntza dago, idazten ez dena; eta beste hizkuntza batzuk daude, asko idazten direnak eta ia inork erabiltzen ez dituenak. Akats horiek idatzizkoaren begitazioa sortzen dute: idazten ziren hizkuntzak hitz egiten zirela pentsatzea.

Iragazi ziren testuek erakutsi dute XVI. mendean Nafarroako populazioaren gehiengoak euskaraz hitz egiten zuela.

XVI. mendean leherketa dokumental bat egon zen, garai hartako milaka dokumentu ditugu. Horri esker, estatistikako ikerketak egin daitezke eta kristal lausotu horren atzean zer dagoen ikusi. Garai hartako itzultzaileei esker ikusi ahal izan dugu: eskribauen belaunaldi batek jasota utzi zuen auzietako lekukoekin zein hizkuntzatan hitz egiten zuten. Atera ditugun ondorioak dira Nafarroako populazioaren %80k euskaraz hitz egiten zuela, eta gainera, %50 elebakarra zela. Hau jakinda, galdera sortzen zaigu: XVI. mendeko egoera hori bazen, aurretik zer egon zen? Izan ere, hizkuntzak ez zuen hobera egin denboraren joanarekin...

Horrek erakusten du konkistak ez zuela hizkuntzaren kolonizazioa ekarri.

Ikerketaren ondorioetako bat hori da. Konkista okupazio militarra izan zen, baina ez zuen kulturaren kolonizazioa eragin. Gaztelaniari prestigioa eman zion; hala ere, aurreko egoeran administrazio hizkuntzak nafar erromantzea eta biarnesa ziren, erregeek ez zuten euskaraz hitz egiten. Beraz, euskararen egoera ez zen aldatu.

Peio Monteano berak antolatutako 'Navarrorum' erakusketa iragartzen duen kartelaren ondoan. Argazkia: Ane Eslava.

Zein izan zen inprentaren eragina?

Inprentak, Europako haustura erlijiosoarekin batera, iraultza eragin zuen hizkuntza guztietan. Liburuak sortzea ahalbidetu zuen, askoz ere merkeagoak, eta kopuru handietan. Baina irakurleak eduki ahal izateko, liburuak irisgarria behar zuen izan. Horrek hizkuntzen estandarizazioa bultzatu zuen. Hizkuntza estandarra zein izango zen erabakitzeko bi aukera zauden: lehenengoa, hizkuntza batu bat egitea; eta bigarrena, dialekto bat aukeratzea eta hori ezartzea. Euskararen kasuan bigarrena aukeratu zuten, eta goi nafarrera ezarri. Bestetik, Iparraldean ez zeuden inprentak, eta Hegoaldean, soilik Iruñean. Horregatik, Iruñea nukleoa bilakatu zen.

Zein izan zen euskalkien bilakaera?

Euskalkiekin zalantzak ditugu. Dialektologoek Erdi Aroan kokatzen dute dialektoen dibertsifikazioa, oso berandu. Esaten dutenez, dibertsifikazioa gertatu zen lurraldeak Nafarroatik politikoki bereizten joan ziren heinean. Horrek galdera sortzen du: zerk mantendu zuen euskara batuta horrenbeste denbora? Hizkuntza ofiziala izan gabe, inposatu zuen autoritaterik gabe, errege akademiarik gabe eta idatzizko tradiziorik gabe... Halako zalantzak sortzen zaizkigunean pentsatzen dugu agian ez garela euskararen historia osoaz jabetzen ari.

Zer eragin izan zuen euskaran XVIII. mendeko zentralizazio prozesuak?

XVIII. mendearen erdi aldean euskararen gainbehera eta gaztelaniaren aldeko eskaria hasi ziren. Hezkuntzaren zabalkuntzak, kulturaren bateratzearen aldeko neurriek eta nazionalismoak euskararen gainbehera eragin zuten. Hizkuntzari kalte handiena egin zion prozesua hezkuntzaren hedapena izan zen. Eliteek bultzatu zuten, eta lehenik gizonena eta elitista izan zen, ondoren gizonena eta, azkenik, emakumeena; emakumeak izan ziren euskara gehien mantendu zutenak. Hezkuntza klase apalentzat eskuragarria izaten hasi zenean, euskaldun elebakarren kopuruak behera egin zuen.

Emakumeek eta gizonek modu ezberdinean bizi izan zuten gaztelaniatze prozesua?

Emakumea etxean zegoenez, prozesu hori gizonen artean eman zen, gaztelania mundu publikora igarotzeko tresna zelako. Gainera, ordura arte ez zegoen hezkuntza publikorik, horregatik balioak etxean transmititzen ziren, emakumearen monopolioan. Haurrak etxetik ateratzean, ordea, emakumearen hezitzailearen paperak indarra galdu zuen. Euskara arlo pribatuan geratu zen, arlo publikotik bota zuten: hiritik, saltokietatik, kulturatik.

“'Kalte ordainketaren erakusketa' egin nahi izan dugu, hemen ez delako horrelakorik egin”

Zer gertatu zen handik aurrera?

XIX. mendean kultura bateratzearen aldeko ereduak hizkuntza bakarra jarri zuen erdigunean. Euskarak aldekoen eta kontrakoen arteko talka pairatu zuen, baita auto-gorrotoaren fenomenoa ere. Jende asko euskaratik urruntzen zen, euren jatorri umiletatik urruntzeko; euren hizkuntzaren etsai nagusiak bilakatu ziren. Estatusa bilatzen zuten, euskara nekazarien, baserritarren, neskameen hizkuntza zelako. Eskoletan euskara zapaltzen zuten eta familiek txalotzen zuten.

Hau guztia erakutsi nahi izan duzue Navarrorum erakusketan?

“Kalte ordainketaren erakusketa” egin nahi izan dugu, nolabait. Hemen ez delako egin gai honi lotutako erakusketarik, hein handi batean interes politiko-kulturalik egon ez delako.

Nafarrei erakutsi nahi diegu euskara Nafarroako historian funtsezkoa izan dela, eta oraindik ere hala dela. Ohorea ere transmititu nahi diegu, honek erakusten duelako mundu euskaldunaren ardatza Nafarroa izan dela. Gure lehenengo helburua da erakusketaren edukiak nafarrei helaraztea, baina gure mugetatik at hedatzeko aukera ere probestuko dugu. Askotan kanpotik etorri behar direlako hemen daukagun altxorraren balioa gogoraraztera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


Mañeruibarko haur euskaldunak omendu dituzte Euskaltzaindiak eta IKF fundazioak

Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.


Jauzi.eus, Iruñerriko eskolaz kanpoko euskarazko jardueren bilatzailea

Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.


Eguneraketa berriak daude