Kazetaria ohituta dago galderak prestatzen, antolatzen, egiten, eta narrazioa idazten. Baina galderei erantzutea tokatu zaio oraingoan ARGIAri. Elhuyar Aholkularitzak kulturaren, nortasunaren eta identitatearen inguruko ikerketa egin du oinarri hartuta Euskal Herriko hiru proiektu: Ikastolen Elkartea, Elkar eta ARGIA.
Elhuyar Aholkularitzako Imanol Azkueren hitzetan azterketaren helburua izan da “ezagutzea identitateak nolako eragina izan duen lurraldeko gizarte-berrikuntzako prozesuetan, eta, bereziki, euskararen biziberritzearekin zerikusia daukatenetan”. Euskalgintzako hiru proiektu, oso alderdi diferenteetan lanean jarduten dutenak, eta garai bertsua partekatzen dutenak; azken 40-50 urteetan aritu baitira lanean. Norbaitek galde dezake: “zergatik ARGIA, ordea? Izango da garai horretan lanean ibilitako beste askorik ere, ezta?”. Nik ere galdera horixe egin diot Azkueri, eta hona erantzuna: “Euskal hedabideetan, ARGIA erreferentzia nagusietako bat da: ibilbide eta eskarmentu luzea dauzka, garaian garaiko moldaketak eginda iraun du, berritzailea izan da alderdi askotatik begiratuta, konprometituta dago inguruarekin, burujabea da, komunitate handia eta zabala (langileak, laguntzaileak, harpidedunak) biltzen du inguruan… eta hautaketarako jarri genituen irizpideak ondo betetzen ditu ARGIAk”.
Ez dute elkarte edo talde bakoitza orokorrean aztertu, lan edo pauso zehatzak baizik. ARGIAren kasuan, Ametzagaña taldearen sorrera, Interneterako jauzia eta kudeaketa-eredua izan dituzte ardatz. Hilabetetako prozesua izan da eta hainbat bilera egin dituzte, ez baitira bi orduan kontatzekoak hiru gaiak ere.
Ondorioez galdetuta, Azkuek azaldu du hiru urteko proiektua dela, eta oraindik bukatu gabe dagoela. Baina azterketan esanguratsutzat dituzten zenbait datu eskaini dizkigu, ondorioztatzen dutenak balioetako asko errepikatu egiten direla; hala nola, proiektuen oinarrian dagoen auzolanaren kultura, parte-hartzea, herri ekimenetik sortuak izatea, erakunde etikoak, justuak izatea, errealitate, garai eta egoera berrietara egokitzen jakin izana, harreman-sareek horrelako proiektuetan duten garrantzia...
Elhuyarrek aurreikusten du lan osoa datorren urtean aurkeztuko duela.
Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]
Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]
Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]
Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]
Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]