argia.eus
INPRIMATU
Bost metro inguruko garrantzia
  • Turkiako Tayinat aztarnategian, Burdin Aroko Patina erresuma hititaren hiriburu Kunuluaren arrastoen artean, 3.000 urteko emakumezko estatua baten burua eta gorputz-enborra aurkitu dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko azaroaren 06a

Osorik ez dagoen arren, eta antzinaroan desitxuratu zuten arren, basaltozko eskulturak lau edo bost metro zituen. Adituek ez dakite nor irudikatzen duen: Kubaba, antzinako Anatoliako jainkoen ama; Suppiluliuma erregearen emaztea; ala Kunuluaren fundatzaile Taitaren ama? Proiektuko zuzendari Timothy Harrisonen ustez, “estatuak argitu dezake Burdin Aroko lehen komunitateetan emakumeek pentsatu baino garrantzi politiko eta erlijioso handiagoa zutela".