Nola egiten da Errepublika, eta nolakoa?

  • Urriaren 27an Errepublika aldarrikapena bizi izan zuen kaleak: malkoak, maitasuna eta mamboa izan ziren Parlament aurrean bildutakoen lehen erreakzioak eta bakoitzak bere erara ospatu zuen gau hartan “bihar datorrena datorrela”. Larunbata siestaren egun nazionala izan zen, Puigdemontek ere bere agerraldian pisu nagusia lasaitasunari emanik. Urriaren 29a iritsi zen, igandea, eta galdera zorrotzak entzun genituen lanean ekinean ari direnen artean, Terrassan eta Sabadellen: Nola jartzen da plantan Errepublika egiturarik gabe? Eta nolako konstituzioa da Kataluniako Errepublikak izango duena?


2017ko azaroaren 03an
Urriaren 29an Terrassan: 
Vallcarca, Sabadell eta Terrassako CDRetako kideak mahai-inguruan.
Urriaren 29an Terrassan: Vallcarca, Sabadell eta Terrassako CDRetako kideak mahai-inguruan.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Umorez entzun ahal diozu batari eta besteari “Errepublika hau da beraz? Ez da ezer berezia antzematen...”. Inork ez luke esango herri bat egun batetik bestera aldatzen denik, baina Parlamenta eta Goberna berezko hautetsien esku baleude, beste festa eta giro bat arnastuko ziren.

Igande goizean Terrassara jo dugu, bertako CDRak (Katalanezko hitzetan Errepublikaren Defentsarako Komiteak) antolatutako jardunaldira. Vallcarca, Sabadell eta Terrassako CDRetako ordezkariei galdera hau luzatu die moderatzaileak: “Bazegoen halako presa bat errepublika aldarrikatzeko. Eta orain hori eginik, nola lan egin behar dugu CDRetan?”. Vallcarcakoak zorrotz erantzun du: “Guk errepublika aldarrikatzeko baino, presa genuen manipulatuak ez sentitzeko. Errepublika aldarrikatzea dinamika biziatua geldiarazteko modua izan da. Orain arte defentsa, erantzuna izan da CDRon logika. Orain prozesu konstitugileari ekiteko dago presa. Ekonomia eta politika adituak ari dira prozesu konstitugilea lantzen, eta hor ere herritarrek parte hartu behar dugu, zeren eta Europako Errepublika liberalak ez zaizkigu eredu, eliteen menpe ez dagoen eta politika soziala egiten duen Errepublika nahi dugu”. CDRek era guztietako herritarrak auzolanean jarri dituztela eta konstituzio berriaren oinarriak lantzeko gune aproposenak direla azaldu dute. Entzuletik batek ezadostasuna adierazi du: “Orain CDRetan prozesu konstituziogilea lantzen hastea, indarrak sakabanatzea iruditzen zait, badira Omnium, ANC eta beste erakunde batzuk...”. Terrassakoak erantzun dio, “CDRak baino ezer transbertsalagorik ez dago, ezin zaigu dispertsioa leporatu, ez da dispertsioa, aberastea da. Eztabaidak aberatsa izan behar du, eta CDRaren ekarpena hori da. Guk ez dugu inola inposatuko ez desprestigiatuko Omniumek-eta egiten dutena. Gurea sozialagoa dela uste dugu, eta ez dagoela ordezkatua erakunde batzuetan”. Publikoko beste kide baten hitzak jaso ditu denen txaloak: “CDR-Omnium-ANC ez dira gauza ezberdinak. Ni hiruetan nago, ni enpresaria naiz, nire langileak grebara joango dira eta kobratuko dute. Prozesu hau denona da. Baina argi dago ezin dela utzi soilik politikarien eta eliteen esku konstituzio berri bat, bestela 1978an bezala sartuko digute gizartearen zati batena soilik den konstituzioa. Eta herritar denak hartu behar dira konstituzio horretan, baita nik bezala pentsatzen ez dutenak ere”.

Benet Salellas CUPeko kidea jardunaldi internazionalisten irekieran.
“Ez dugu aurreikusi eta praktikan jartzeko mekanismorik ez dugu”

Arratsaldean Sabadellera jo dugu, CUPek antolatutako jardunaldi internazionalistetara. Benet Salellasek jardunaldiak irekitzerakoan egin duen aitortzak urdailean zaztatekoa eragin digu: “Ez dugu ulertzen zergatik ez den ari Gobernu katalana Parlamentak ostiralean adostutako dekretuak martxan jartzen, Gobern legitimo moduan jokatzen. Ahultasun seinale da. Aurreikuspen politikorik eza dago horren oinarrian, eta CUP ere parte izan gara horretan, prest egon behar genuelako eta inoren aurreikuspenetan ez zelako sartzen aldarrikapena egin zen moduan egiterik. Mugimendu aurre-iraultzaile edo altxatzaile batek, ez badu mekanismorik bultzatzeko, ezin ditu egikaritu mugimenduak hartutako erabakiak. Kataluniak asumitu du errepublika aldarrikapena estatu aparaturik gabe (ejertzitorik gabe, gorputz judizialik gabe eta poliziarik gabe). Arrazoiaren indarra da gurea, gainezka egiten duen herritarren desobedientzia zibila dugu legitimatzaile, baina arrazoiaren indar hori nola martxan jarri? Oso zaila da mekanismo alternatiborik gabe, autoeraketa paralelorik gabe, 155. artikuluak eskuhartutako boterea berreskuratzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude