Pazientearen ahoa zabal-zabalik, mingaina kanpoan eta medikua barrura begira. Nork ez du irudi hori buruan gordeta? Ezkutuan dagoen gorputz atal honek hamaika gauza kontatzen ditu gure osasunari buruz.
Medikuntza txinatarrean oso garatua dago mingainaren diagnostikoa. Ezin da ulertu baina, elementu isolatu bat bezala. “Diagnostikoa egiteko informazioa ematen digu mingainak, baina informazio guztia lortzeko gauza gehiago aztertu behar da”, azaldu digu Egoitz Garro makrobiotiko eta landareak baliatuz sendagaiak sortzen dituen espagiristak. Besteak beste, aurpegia, belarria, irisa, pultsua, abdominalak eta egoera emozionala lantzen dituzte mingainarekin batera, arlo fisikoa, psikikoa, energetikoa eta espirituala aztertuz. “Pertsona bere osotasunean ulertzen saiatzen gara, dena uztartzen baita batean”.
Berez, medikuntza tradizional guztietan dago mihiaren diagnosia, baina egia da hainbatek buruan dugun irudi hori, sarreran aipatu duguna, jada ez dela ohikoa, edo oso gutxi. “Galeno Pergamokoaren medikuntza alde batera utzi zenean eta gaur ezagutzen dugun medikuntza garatu zenean alde batera utzi zen. Lehen mediku guztiek beharrezkoa zuten mingainak eta begiak begiratzea. Eta orain, ukitzen bazaituzte, gaitzerdi”, azaldu du Garrok. “Sistemak paradigma aldaketa eman du. Medikuntza izugarri arrazionalizatu da eta erabat alboratu da alde gizatiarra, bezeroarekiko kontaktu fisiko eta psikikoa. Dena makinariaren menpe utzi da; X izpiak, erresonantziak, ekografiak eta analitikak kenduz gero medikuak ez daki diagnostikoa egiten, esperientzia handia ez badu behintzat”. Medikuntza txinatarra paradigma oso bestelakoa da eta ezagutzearen garrantzia azpimarratu duela dio.
Ideologia gisa, gorputzaren mapa mingainean idatzita dagoela kontatu digu adituak, mingainak gorputz osoa islatzen duela. Atal bakoitza organo bati dagokio. Areaz area aritu, faktore bakoitza irakurri eta ondorioak ateratzen dira: “Pertsona batek urdail aldean kaparik ez badu, adibidez, mukosa gaizki dagoela esan nahiko du normalean, sistema digestibo horretan zerbait ez dagoela zuzen. Gastritis bati begira jarriko ginateke”.
Mingainaren diagnostikoa hiru ezaugarriren arabera egiten da: kolorea, kapa eta forma. Koloreak gorputza nahikoa hidrataturik edo lehorra dagoen kontatzen du. Baita zirkulazioa ona eta odola aberatsa den, alegia, anemiarako joera ote dagoen. Arlo fisikoaz gain, psikikoa ere antzematen duela gaineratu du: “Mingainaren punta bihotzari dagokio, fisikoki zein emozionalki. Estres emozionala dagoenean gorritu egiten da”. Mina daukagunean, gainera, mihia lekuz alda daitekeela azaldu du, dardara egin eta alde batera joateko tendentzia izan dezakeela. Bestalde, kapak hezetasunari, hotzari eta beroari buruz informatzen du. Baita mukia dagoen edota gehiegizko koipea. Mingainaren itxuraz gain, mugimenduak ere gauza asko konta ditzake: “Pertsona batek energiarik ez duenean apenas aterako du mingaina ateratzeko eskatzen zaionean, indar gutxirekin egingo du. Mihiaren forma zapala izaten da halakoetan”.
Ispiluaren aurrean mingaina atera diezaiokegu geure buruari, beraz, eta kolorea, forma eta kaparen arabera analizatzen ikasi. Adituak adibide batzuk eman dizkigu: “Udazkenean oso ohikoa da hotzeria edo katarroa harrapatzea. Mingaina, beraz, geruza zuriz ikusiko dugu. Egoera emozional intentsua igarotzen ari bazara, mingainaren punta gorritu egingo da. Digestio txarra eta ahoa lehorra duenak mingaina zatituta izango du, kaparik gabe eta gorri-gorria. Horrek gorputzean likido falta dagoela esan nahi du. Linfa, ur edo odol falta islatu dezake”. Mingainak informazio asko ematen badu ere, beste elementu bat dela azpimarratu du Garrok, pertsona osotasunean landu behar dela: “Nik, adibidez, taupadei ematen diet garrantzia handia, diagnostikoa zehatzagoa eta fidagarriagoa baita”.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]
Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]
Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]
Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.
Kirol ugari egin ditu Mercedes Ortega Barrenak (Bilbo, 1967); hala nola atletismoa, paddel surfa eta orain arrauna. Hondarribiko HS2 Surf Center eskolako Dragon Boat taldeko kidea da. Batik bat minbizia duten edo izan duten emakumez osaturiko taldea da. Barrenak nabarmendu du... [+]
Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]
Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]
Batzuentzat ikusezina eta sinesgaitza bada ere, fibromialgia existitzen da, eta berrehun sintoma baino gehiago daude gaitzari lotuta. Horietako batzuk jasaten ditu Edurne Iribarrenek (Otsagabia, Nafarroa, 1954) eta nabarmendu du eragin “handia” dutela egunerokoan:... [+]