argia.eus
INPRIMATU
Emakume gutxi Nobel saridunen zerrendan
  • 1901ean banatzen hasi zirenetik, ia 50 emakumek jaso dute Nobel saria. Guztira 900 saritu inguru izan dira eta horrek esan nahi du emakumeen portzentajea %6 ingurukoa dela.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko urriaren 17a

Marie Curie (argazkian) izan zen 1903an Nobela jasotzen lehena, eta saria bi aldiz eman zioten, gainera. Sari gehienak literaturan, bakean eta medikuntzan jaso dituzte emakumeek, eta 2009a izan zen haientzat urterik “onena”: lehenengoz emakumezkoa izan zen ekonomian saritua, Elinor Ostrom, eta guztira bost emakume –eta zortzi gizon– zeuden sarituen zerrendan. Azken bi urteetan, ordea, ez da emakumerik ageri palmaresean.