Bingjian Zhang buru duen ikerlari taldeak arrozari buruzko aurkikuntza bitxia argitaratu du American Chemical Society aldizkarian. Horren arabera, duela 1.500 urte Txinan arrozez egindako orea erabiltzen zuten eraikuntzan, harrizko blokeen arteko tarteak betetzeko.
Arroza karea baino eraginkorragoa zen tenperatura altuen eta hezetasunaren kontra, eta lurrikaretan ere hobeto eusten zion. Amilopektina izeneko karbohidratoak ematen dizkio arrozari eraikuntzarako egoki bihurtzen duten ezaugarri horiek. Zhangen arabera, “garai hartako mugarri teknologiko nagusietakoa izan zen”.