argia.eus
INPRIMATU
Emakumeek zabaldu zuten Brontze Aroa
  • Lech ibaiaren haranean, Austria eta Alemaniaren arteko mugan, duela 4.000 urte inguru ehortzitako 84 banakoren arrastoak aztertu dituzte eta emaitzak PNAS aldizkarian argitaratu.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko urriaren 04a
(Arg.: Stadtarchäologie Augsburg)
(Arg.: Stadtarchäologie Augsburg)

Pertsona haien DNAk erakusten du emakumezkoen aniztasun genetikoa askoz nabarmenagoa zela gizonezkoena baino. Beste modu batera esanda, gizonezkoak nagusiki bertakoak ziren, eta emakumezkoak, aldiz, ez. Horrek esan nahi du emakumeek migratu egiten zutela familiak osatzeko, eta, hala, endogamiaren kalteak saihesteaz gain, giza taldeen ohiturak eta ezagutzak zabaldu zituztela. Truke hori funtsezkoa izan zen Neolitoa amaitu eta Brontze Aroa abiatzeko.