Euskal komunikabideotan aritzen garenontzat emakumezko euskaldunen kirolen jarraipena egiteak saihestu ezinezko helburua behar luke. “Zer gutxiago komunikabide publiko batean” ari zarete pentsatzen. Arrazoi osoa duzue.
Orokorrean komunikabide gehienak gaztelaniaren alderako apustu estrategikoa-edo egiten ari diren garai honetan, euskara hutsean aritzen garenok nahikoa arazo badugu gaurkotasuna duintasun apur batez kontatzen. Duina eta estrategikoa, sarri uztarri berean jartzerik ez dagoen kontzeptu etereo parea.
Albora karga hartu du egoerak, sagar ia denak otarra berean eta astoa alde batera, eskuin aldera gehienetan, okertuta. Gaztelania nagusitzen ari da egunetik egunera hizkuntza eta edukiak aukeratzerakoan, eta, audientzien aitzakian, komunikabide ia denek erabakiak hartu dituzte ez itotzeko. Euskara estrategikoa ez izan, itxuraz.
Erabaki batzuek ez dute bozketarik onartzen eta nik, nire motzean, uste nuen euskararena horietarikoa zela. Gizagaixoa ni. Telebistan, behintzat, baldintza asko bete behar izaten dira saio txukun xamarra atera dadin: elkarrizketatua euskalduna izatea, jardueraren baten bereizia, gurera etortzeko beta duena eta dakiena, edo bizitakoa adierazteko gai dena behintzat. Baldintza gehitxo akaso.
Aurtengo Donostiako Estropaden bigarren igandean, emakumeak erlojuz kontra bota zituzten uretara itsasoaren baldintza bortitzek “behartuta”. Gizonezkoak, berriz, tradizio sakratuari eutsiz, launaka bi txandatan.
Eztabaida luzea izan genuen horren harira estropada amaitutakoan, behin alde zaharreko kale laiotz koloretsuetan babestu ginenean: ea arriskua denentzat berdina izan al zen, ea olatuaren kolpeari eusteko alde handia dagoen ontzi barruan gizonezkoak izan edo emakumezkoak, ea emakumeen traineru guztiek zuten esperientzia nahikoa horrelako itsasoan aritzeko, ea lepagaineko errotan emakumeak era paternalistan babesteko joera iltze-katurik duten arraun munduan agintzen dutenek, ea zergatik den hain txikia emakumeen presentzia erabaki horiek hartzen diren toki eta uneetan.
Gustura ezagutuko genituen arraunlarien iritziak behin urak baretu zirenean. Baldintza haietan ateratzearena beraiekin adostutako erabakia izan zen? Ados zeuden erlojuz kontra ateratzeko erabakiarekin edo ateratzekotan, ohiko eran, launaka, ateratzearen aldekoak ziren? Jakiteko gogoz geratu ginen.
Komunikabide denok, informazioaren astoari gaztelaniaren aldeko albora karga jarri diotenek eta gainontzeko apurrok urte guztia dugu aurretik emakumea eta kirola protagonista izan daitezen gure eguneroko jardunean.
Hori bai, protagonistek beraiek ere konturatu behar dute batzuek besteek baino zailagoa dugula lana. Emakumea, kirolaria eta euskalduna. Askotxo eskatzea ote da, ba?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]