Fruitu sasoia da: gaztaina, hur, intxaur, ezkur, maspil.... Gure paisaietan ugarienak, hala ere, mahatsa eta sagarra. Baliatzen ditugun fruitu etxekotutakoez hitz eginda, alegia. Pentsatuko duzun bezala, hor, han eta hemen, denean, milioika fruitu sortzen ari dira etengabe. Fruitu horiek hazien bidaia-ontziak dira. Haziak hedatzeko eta ahalik eta urruneneko toki egokiren batera iristeko tramankuluak dira fruituak.
Tramankulu horiek bidea emango diote hazien etorkizunari: animaliaren batek jan eta egunetara izango den beste lekuren batean botatzea helburu, usain, aho dasta, kolore eta abar aproposak garatuko ditu fruituak. Haizeak eraman beharko dituenak hegal, hego, luma edo jausgailua erantsiko dio haziari. Izan ere, hazia da dena. Denaren etorkizun guztia, sekula berdina izango ez dena. Hazia eman duen landare amak ez du ezagutuko bera bezalakorik, berria, eta hazia hori da, berri hori ama baino hobea izateko aukerak sortzea. Landare batek izugarrizko hazi pila eman dezake urtero, eta bakoitza landare aldaera berri baterako bidea da.
The Botany of Desire: A Plant’s-Eye View of the World (Random House, 2001) gutxi gorabehera “Desiraren botanika: munduari buruzko landareen ikuspuntu bat” liburu ederrean Michael Pollanek sagarrondoa aipatzen du (Malus x domestica), eta hari buruz honela dio: “Beste edozein ezaugarriren gainetik, sagarrondoaren aldakortasun genetikoak —bere alde basati sahietsezinak— ematen dio ahala New Englanden, Zeelanda Berrian, Kazakhstanen edo Kalifornian, leku zeharo desberdinetan etxean bezala sentitzeko. Sagarrondoa edozein tokitara joanda ere, bere ondorengoek sagarra denari buruzko halako aldaera aukera proposatzen dute –sagar bakoitzeko gutxienez bost, arbola bakoitzeko milaka–, eta horietako pare bat behinik ia behartuta dago fruitu arbolaren etxetzakoan aurrera egiteko behar diren ezaugarriak izateko”.
Hau da, hazia, sagar bakoitzean bost bat, sagarrondo bakoitzean milaka, sagar mota berri bat sortzeko aukera da, eta, erraz nahasten denez, lur zeharo desberdinetara egokitzeko gaitasuna hartzen du.
Hurrena, hazi bat ahoratzen duzunean, jakizu: osorik badoa landare berribat izan daiteke; Phaseolus vulgaris, babarruna bezala kosk txikitzen baduzu aukera galdu bat.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]