Seguruenik nire ikasle izandakoek berehala ezagutuko dute segidan kontatuko dudan anekdota. Gehien errepikatu dudana izan da, niretzat behintzat irakaspen handia ekarri zuelako.
Carlos Zabala eta biok zuzendu genuen lehen filma, Maité, muntatzen hasteko unean zen. Igara auzoko lokaltxo batean antolatua zen ekoiztetxea, ordu mordoa pasako genuen lantokia. Bertaratu ginen lehen egunean muntatzaileak, Antonio Reinak, sartu eta botepronton ondorengo galdera bota zigun: “Zein da gela honetako tresnarik garrantzizkoena?”. Garai hartan, 1994. urtea, filmak mobiolan muntatzen ziren, 35 milimetroko pelikula guraizez moztuz eta zatiak zeloz pegatuz. Carlos eta biok elkar begiratu genuen eta aurrean genituen tresnetan zein izango zen inportanteena asmatzeko ahaleginean jardun genuen. Izenak botatzen hasi ginen: “Pelikula?”. “Ez”, erantzun zigun Antoniok. “Mobiola?”. “Ez”. “Pantaila?”. “Ez”. “Guraizeak?”. “Ez”. “Zeloa?”. “Ez”. Jode! Ez zen bada, aipatzeko askoz tresna gehiago geratzen... “Errodajeko kamara partea?”. “Ez”. Non zegoen, ba, trukoa? Ez dakit horrela izango zen, baina Antonio irribarrez imajinatzen dut gure aurpegi inozoei begira. Eta asmatzen ez genuela ikusita, berak mahai ondora begiratuz, zakarrontzia seinalatu zuen. “Zakarrontzia?”. Guk. “Bai, zakarrontzia”, esan zuen, eta “zenbat eta beteago egon pelikula hobea izango da”.
Askotan gogoratu izan dut nire bizitzan pasarte hura eta ez soilik zerbait muntatzen aritu naizenean. Pasarte hura berriro etorri zait gogora egun hauetan ospatzen ari den Zinemaldiko Zinemira saria Julia Juaniz muntatzaileari emango diotela jakin dudanean. Izugarri poztu naiz. Ezagutzen dudalako batetik, eta bestetik gure munduko ofizio ikusezin bat, beste askoren artean, ordezkatzen duelako. Eta gainera emakumea delako. Luze joko luke haren curriculuma azaltzeak, eta ez daukagu horretarako tokirik hemen, baina izen handiko zinemagile askoren zakarrontzia betetzen aritu izan da urtetan. Eskertzekoa da, benetan, Rebordinos eta koadrila berarekin gogoratu izana.
Sariak banatzeko orduan, hor daukagu Zinemaldiko ikurra den Donostia Saria, aktoreak dira aukeratuak. Behin eman zioten Francis Ford Coppolari eta bada esaten duenik, gaur egun, zergatik diren beti aktoreak. Eta gehienetan kanpotarrak. Baina hori ez da gaurko gaia. Zinemirarekin ez da berdintsu gertatzen, saritu izan baitira musikariak eta argazki zuzendariak, makillatzaileak... Agian non aukeratu zailagoa delako? Ezetz pentsatu nahi dut. Eta horregatik poztu naiz. Julia bezalako langile ikusezin askoz beteta baitago zinema mundua. Hala ere, alfonbra gorriak markatzen duen bidetik ibiltzea gustatzen zaigu. Eta aitzakia ona da armairuan gordeta dugun jaka amerikana edo soineko eder bat janzteko. Zu txalotzeko jantziko dut, Julia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]