argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko enpresek esportatutako armamentua (2015-2017)
  • Delas Zentruaren mapak erakusten ditu gerran diren herrialdeak (gorriz), barne gatazkak dituzten puntu beroak (laranjaz) eta gerretan parte hartzen ari diren herrialdeak (horiz). Bildu ditugun datuekin kokatu ditugu mapan puntu beltzak: hauek erakusten dute Euskal Herriko enpresek puntuak markatutako herrialdera gai militarrak esportatu dituztela. Enpresek ez dute obligaziorik expotazio hauek publiko egiteko eta beraz, ditugun datuak izebergaren punta baino ez dira. Horien artean nabarmentzen dira: Saudi Arabiara esportatutakoak Sapa eta Sener enpresek; Turkiara Sapak; Egiptora Sapak; eta Indiara Sapa eta Goratu-k.

    Euskal Herriko enpresen armamentua erosi duten herrialdeek gerretan duten parte-hartzea agerikoa da. Dakigula, herrialde hauek gerretan erabili dituzten hegazkinen piezak ere Euskal Herrian eginak dira: Eurofighter hegazkina Siria bonbardatzeko erabili dute bai Saudi Arabiak  baita Erresuma Batuak ere. Eurocopterra Afganistango gerran erabili zuen Frantziak, Tauro eta Iris-T misilekin.

    Iturriak: Estas guerras son muy nuestras (Gasteizkoak kolektiboa), www.tedae.org, www.itp.es.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2017ko irailaren 22a

Europar Batasunaren Merkataritzaren Hitzarmenak "urrezko arau" hauxe du: Debekatzen die estatuei arma konbentzionalak igortzea beste herrialdeei, baldin badakite erabiliak izango direla genozidioa egiteko, humanitatea zauritzeko krimenak egiteko edo gerra krimenak egiteko, edo hauetakoren bat egiten laguntzeko erabiliko badira.

Hauek dira, dakigula, herrialde bakoitzera esportatzen duten enpresak. Izebergaren punta baino ez dira ezagutzen diren esportazioak, arma enpresak ez baitaude informazio hori ematera behartuak:

SAUDI ARABIA: Sapa, Sener.

IRAN: Goratu.

TURKIA: Sapa.

JORDANIA: Sapa.

OMAN: Sapa.

TAIWAN: Sapa.

INDIA: Sapa, Goratu.

EGIPTO: Sapa.

ERRESUMA BATUA: ITP.

SUIZA: Sapa.

TXEKIA: ITP.

PORTUGAL: Beretta.

ESPAINIA: Gehienek.

ARGENTINA: Sapa.