2005ean kaleratu zen lehen aldiz, Erein etxean, Patxi Zubizarretak eta konpainiak egindako liburu hau. Hainbat urtez agortuta egon ondoren Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu berri da eta irakurleen esku jarri obra guztiz interesgarri eta gomendagarri hau.
Liburura hurbiltzen denak berehala ikusiko du obra bitxia dela. Bildumetatik at, azal gogorrez, 2 CD barruan, eta Jokin Mitxelenaren irudi ugariz hornitua. Baina berehala antzeman daitezke ezaugarri edo paratestu horiez gain testuan pieza solteak agertzen direla tartekatuta. Eta horixe da, hain zuzen, liburu honen egitura. Istorio baten barruan hainbat herri kanta, ipuin, ateraldi… osotasun bat lortuz.
Kattalin, Nikolas eta Madalen Graziosenera joan dira gurasoekin Eguberriak pasatzera, han aitonarekin elkartzen dira eta honek inguruak erakusten dizkie, eta asto gainean dagoela aprobetxatuz Aita-semeak asto gainean ipuina kontatuko die; geroago amona agertzean bilobak besarkatu eta bakoitzari kanta bat abestuko dio: Kattalin txiki-txiki, San Nikolas txikia eta Andre Madalen. Bilobak jolasten ibiliko dira, eta bizi duten egoera edo unearen arabera ipuin bat, kanta bat, istorio edo ateraldi bat kontatuko diete. Beraiei bakarrik ez; liburuarekin batera dauden CDetan horietako asko eta asko grabatuta baitaude eta aukera dago horiek entzuteko euskal artista ezagunen eskutik (Mari Karmen Odriozola, Martin Tejeria, Joxe Arratibel, Jose Ignazio Ansorena…); horietako batzuek, gainera, abestu egiten dituzte liburuko kantak Olatz Zugasti, Maddi Oihenart, Josune Lopez edo Abendaño ikastolako abesbatzarekin batera. Luxu bat gure belarrientzat, are gehiago horiek guztiek iragana orainera ekartzen digutelako. Horixe baita liburu honen baliorik handienetakoa, euskal tradizioa, folklorea, gaur egungo haurrei modu erakargarri eta atseginean eskaintzea.
Zubizarreta kapaza izan da batzeko kontakizun hari baten barruan Amona mantangorriren esaerak, Zezenak dira kanta edo Sendagile gaztea ipuina, adibidez, bata bestearen ondoren, irakurlea saltoetan jarriz genero, estilo edo tematika aldetik.
Poliki-poliki edo segidan irakur edo dasta daitekeen altxorra dugu liburu hau, etxean oheratzerakoan edo eskolan, banaka edo taldean, baina modu batean nahiz bestean irakurlearen gozamenerako izango da. Eta hala bazan eta ez bazan…
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]