argia.eus
INPRIMATU
Tsunamiak urperatutako ‘garum’-a
  • Tunisiar eta italiar arkeologo talde batek Neapolis hiriaren arrastoak aurkitu berri ditu Tunisiako kostaldean urperatuta. Amiano Martzelino erromatar historialariak jaso zuenez, hiria tsunami batek suntsitu zuen K.o. IV. mendean.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko irailaren 12a
(Argazkia: Tunisiako Ondarearen Institutua / Sassariko Unibertsitatea)
(Argazkia: Tunisiako Ondarearen Institutua / Sassariko Unibertsitatea)

Hogei hektareatik gorako aztarnategian, hainbat monumentu eta eraikinen arrastoak topatzeaz gain, garum-a (arrain hartzituzko saltsa) egiteko ehunka tanga aurkitu dituzte. Adituen ustez, Erromatar Inperio berantiarreko garum ekoizle nagusietakoa zen Neapolis, baina erromatarrek oso gutxi idatzi zuten hiriari buruz, ziurrenik Gerra Punikoetan Kartagorekin lerratu izanagatik. Aurkikuntzak erromatarrek esan ez zigutena jakiteko balio dezake.