“Bereziki interesatzen zait hiztunek nola eraikitzen duten Bilboko euskara informala”

  • Helsinkin bizi da Hanna Lantto (Iisalmi, Finlandia, 1981), baina ia urtero Euskal Herrira etorri eta bizpahiru hilabete eman ohi ditu gurean. Euskararekiko jakingura 2000. urtean piztu zitzaion eta, ondoren ezagutza, erabilera eta ikerketa etorri ziren. Euskaldunon hizkuntza ohituren behatzaile, duela bi urte doktorego tesia egin zuen euskañol-aren gainean eta, egun, hiztun berriak aktibo bihurtzeko prozesua ikertzen ari da.

“Hiztun berriek askoz gehiago bereizten dute noiz ari diren erdaraz eta noiz euskaraz. Hiztun zaharrek berriz, hizkuntzaren autoritatea sentitzen dute, kode alternantzia egin arren inork ez duela zalantzan jarriko euren euskalduntasuna”. (Arg.: Iñigo Azko
“Hiztun berriek askoz gehiago bereizten dute noiz ari diren erdaraz eta noiz euskaraz. Hiztun zaharrek berriz, hizkuntzaren autoritatea sentitzen dute, kode alternantzia egin arren inork ez duela zalantzan jarriko euren euskalduntasuna”. (Arg.: Iñigo Azkona)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nolatan hasi zinen euskara ikasten, eta nolakoa izan da zure ibilbidea euskaran?

Hispaniar filologia ikasten ari nintzen 2000. urtean Helsinkin. Nire katedradunak euskaraz bazekien eta lehenengo ikasturtean ikastaro txiki bat eman zigun. Metodo bereziak zituen hark, buruz ikasarazi baitzigun Aita Gurea. Ulertu gabe ere, euskararen soinua gustatu zitzaidan. Aurretik banuen euskararen berri, izan ere, Finlandian, unibertsitatean sartzeko azterketan linguistika ikasi beharra dagoela eta, euskara ageri zen ikasgaian, hizkuntza irla delako eta egitura interesgarriak dituelako.

Ordurako poliglota zinen. Zenbat hizkuntza dakizu?

Hizkuntza askoren oinarrizko ezagutza dut, baina bederatzi menperatzen ditut. Hala ere, guztiak ez daude aktibatuta aldi berean. Adibidez, portugesaren C2 azterketa egin dut, baina oraintxe norbaitekin hitz egiteko beroketa beharko nuke. Egunero bost hizkuntza erabiltzen ditut orain: gaztelania, euskara, ingelesa... Etxean suomiera eta estoniera erabiltzen ditut, senarra estoniarra dudalako.

Zerk erakarri zintuen euskarara hurbiltzeko?

Soinua gustatu zitzaidan, fonologia, eta batez ere eraikuntza, aditz laguntzailearen sistema, ergatiboa. Badira gustatzen zaizkidan hitz eta izen batzuk: baserritarra, Larrabasterra... Hizkuntza minorizatuak beti interesatu zaizkit, unibertsitateko nire lehenengo urtean uraldar hizkuntzak ikasi nituen eta euskara, horiek bezala, ez da indoeuroparra.

Finlandiera ere ez da indoeuroparra baina ez dago bakarrik.

Bai, uraldar hizkuntzen multzokoa da suomiera edo finlandiera, estoniera, eta hungariera dira ezagunenak baina Errusian uraldar hizkuntza asko daude. Laponiako samiera hizkuntzak ere familia horretakoak dira.

Bilboaldeko euskaldunen code switching edo euskañol-a ikertu zenuen doktorego tesian.

Sailkapen asko daude eta kode alternantziaren inguruan eztabaidak daude funtzio pragmatikoak izan behar dituen edo ez. Niretzat zabala da kontzeptua, agian ezin izango dut hori zientifikoki justifikatu baina niri gehiago interesatzen zait hizkuntzan gertatzen dena, eztabaida terminologiko horiek baino; adibidez, bilbotarrek nolako elementuak erabiltzen dituzten erdaratik hartuta. Diskurtsoaren markatzaileak ia beti erdaraz dira: eske, aber, osea... gaztelania pragmatikoki hizkuntza gailena delako. Batzuek diote hori kode alternantzia ez dela, baina... Hitz arruntak eta gordinak ere erdaratik hartuta erabiltzen dira.

Tesian Arratiako eta Bilboaldeko euskañol-ak alderatu zenituen?

Ez, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak alderatu nituen. Arratiako euskaldunek code switching gehiago egiten zutela konturatu nintzen. Bilboaldean bizi diren euskaldun zahar asko ez dira jatorriz bilbotarrak, eta Bilbon ere gehiago erabiltzen dute code switching hori euskaldun berriek baino. Hiztun berriek, aldiz, gehiago bereizten dute noiz ari diren erdaraz eta noiz euskaraz. Zaharrek ez bezala, agian uste dute euskañol-a erabiliz gero jendeak pentsatuko duela ez dakitela euskaraz ondo. Hiztun zaharrek hizkuntzaren autoritatea sentitzen dute, kode alternantzia egin arren inork ez duela zalantzan jarriko euren euskalduntasuna.

Zerbaiten adierazle da code switching hori, diglosiaren testuinguruan?

Egoera arruntetan askoz gehiago egiten da kode alternantzia. Akaso gaztelaniaren nagusitasunaren adierazle da, azken finean Bilbon jendeak euskaraz ari denean egiten baitu euskañol-a. Euskara informala elebiduna da eta gaztelania informala, aldiz, elebakarra. Leku euskaldunago batzuetan entzun dut kode alternantzia euskarara jendea gaztelaniaz ari denean.

Orain beste ikerketa bat duzu esku artean, beste ikerlari batzuekin batera.

Ezin dizut askorik aurreratu, baina jendea hiztun aktibo nola bihurtzen den ikertu nahi dugu. Adibidez, lagun askok euskaltegian ikasi arren gero ez dute erabiltzen, baina beste batzuek bai. Guri interesatzen zaigu nola batzuek ematen duten urrats hori, ikasleak izatetik nola pasatzen diren erabiltzaile aktiboak izatera, zer nolako prozesuak eta eraginak izan dituzten. Niri bereziki interesatzen zait hiztunek, batez ere batua ikasi dutenek, Bilboko euskara informala nola eraikitzen duten, horretarako kode alternantzia egiten duten, bizkaiera erabiltzen duten…

Zenbat Gara elkartea hartu duzu ikerketa gunetzat, zergatik?

Taldeak aurretik pentsatutako esparruetako bat zen eta niri toki oso aproposa iruditu zitzaidan ikertzeko. Kafe Antzokia nire Erasmus garaitik ezagutzen nuen, kontzertuengatik eta giro euskaldunagatik, baina ez nuen ezagutzen atzean zegoen guztia: Gabriel Aresti euskaltegia, irratia, argitaletxea... Bilbon bertan dago eta oso ondo integratzen ditu ikasleak. Euskaldunei, oso zahar zein oso berriei, euskararen mundua eskaintzen die, aktibatu egiten ditu.

Isiltasuna

“Askotan arau sozialak apurtzen ditut, nahi gabe. Adibidez, finlandiarrok oso eroso gaude isiltasunean, ez dugu sentitzen une isilak betetzeko beharrik. Nire Euskal Herriko lagunak batzuetan urduri jartzen dira horregatik. Gogoan dut gau batean lagun batekin etxerantz gindoazela. Ni nire artean pentsatzen ze pozik nengoen, ze polita zen gaua, zelako lasaitasuna inguruan... Eta lagunak bat-batean: ‘Baina zer duzu? Oso nekatuta zaude ala? Zergatik ez duzu hitz egiten?’. Behin baino gehiagotan gertatu zaizkit antzeko gauzak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-07-05 | Sustatu
Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara

Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


2024-07-03 | Sustatu
Torrealdai beka, bigarren edizioa, kultura ikerketarako

Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu zen, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia berretsi dute eta euskal kulturaren azterketari... [+]


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-06-26 | ARGIA
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasi ahal izango da, Frantziako Gobernuak hala onartuta

Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]


EuskarAbentura hasteko astebete

Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea.


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


Eguneraketa berriak daude