Eneko Leunda (ELA) eta Xabier Izagirre (LAB) langileen ordezkariak dira, Tolosako eta Donostiako tailerretako arduradunak: “Desgaitasun intelektuala duten langileekin lan egitea ez da erraza”, diosku Leundak. Izagirrek, berriz, “azken hamabost urteetan gaixotasun mentala duten kopurua handitu da. Adibidez, goi-mailako ikasketak izanik ere, drogan erori direnek depresioa dute”.
“Guk langile guztiok ditugun eskubide berberak defendatzen ditugu, baina, langile hauetako bakoitzak berezitasun bat dauka, pertsona bakoitzaren arazoak entzun behar ditugu, orduan, ez dira arazo laboralak soilik, kanpoan dituzten arazoak ere entzun behar ditugu. Hau da, ‘psikologo’ lana egin behar dugu”, diote biek.
“Gureak enplegu zentroa okupazionala zen hasieran, berezia, tailer babestuak ziren. Baina oraindik ere 5.500 langileetatik 1.000k ez daukate kontraturik. Hazkundea izugarria izan da. Eredu berri bat gestionatu beharko litzateke, egoera hobetzeko. Kabinete medikua ez litzateke gaizki langileen produktibatea hobetzeko, pertsonen laguntzailea badago, baina hobetu beharra dago”, gehitzen du Izagirrek.
Enpresek eta administrazioak Desgaituaren Gizarte Integraziorako Legea betetzen ez omen dutenez (LISMI gaztelaniaz), desgaitasuna duten langileek zentro berezietara jotzen dute: “Zentro hauek gero eta handiagoak dira, igarotzea edo trantsitua ez da behar bezainbeste egiten. Enpresa arruntek ez dute kontratatzen pertsona ezindu hauek, azpikontrata baten bidez enplegatzen dituzte. Eta zein preziotan egiten dugun lan?, bada, beraiek jartzen duten horretan, ahalik eta baxuen. Hori da benetako arazoa. EAEko enpresek legea beteko balute, Gureak izango litzateke hasierakoa: zentro okupazionala eta hauekiko heziketa, agian, bestera garatua”, diote biek ala biek.
ELA eta LABeko ordezkari hauen esanetan “enpresek legea bete beharko lukete, baina horretarako LISMI delakoa gaurkotu beharko litzateke. Gureakek errekurtsoak ditu eta lan oso ona egiten du, oso lan kualifikatua, gero eta gehiago, eta betiko aitzakia entzuten da: ‘Merkatua oso gaizki dago’. Gureak enpresa potenteentzat ari da, automozioan, prozesu gero eta sofistikatuagoak lantzen dituzte, baina etekinak beste enpresentzat geratzen omen dira. “Langile hauek pozik daude lanarekin, baina denek nahi dute gehiago irabazi. Hori guri adierazten digute. Badakite inguruan irabazten dena, eta kontratua dutenek badakite ‘besteetan zenbat irabazten duten’. Euren aspirazioa normala da, guk halaxe dugu eta”.
“Gureak den bezala administrazioarentzat pagotxa da. Izan ere, bere garaian Atzegik Gureak sortu izan ez balu, administrazioak sortu beharko zukeen, eta horrela izan ezean, seguru kostua askoz handiago izango zen: gu biok funtzionario ginateke, lan publikoko soldatapekoak”.
Gipuzkoan bide onuragarria egin omen da, baina biek uste dute “ondo ezarritako sistema publiko batek enpresa hauen egoera hobetu beharko lukeela, instituzioek beren gain hartu balute, jende honen egoera bestelakoa litzateke”.
“Guk kritika Gureaki baino Eusko Jaurlaritzari egiten diogu, bera da baldintzak eta eskubideak bermatu behar dituena. Jaurlaritzak legea betetzen ez duen enpresari isuna jarri beharko lioke. Traba hor dago. Egiari zor, soldata aparte utzita, gainerako baldintzak onak dira: oporrak eta tratua, kasu. Baina hauek guk bezala, nahi dute gehiago irabazi, bikotearekin bizi pisu batean, eta ezin dute”.
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]
Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]