Arrasto partekatuak

  • 1936ko gerratik ihesi Euskal Herria utzi behar izan zutenei galdetu diete batetik, eta gaur egun errefuxiatu direnei bestetik, erbesteratze prozesuak eragindako beldurrez, saminez, itxaropenez, emozioez... Batzuek eta besteek antzeko zauriak dituztela agerian geratu da "Memoria partekatuak" ikerketan.

Hady Traoré Durangon bizi da. Malitik migratu zuen 2005ean, pobreziatik ihes egin eta amari eta alabari etorkizun hobea eskaini asmoz. Arantzazu Amezagaren gurasoek Parisa egin zuten ihes 1937an, Otxandio, Erandio eta Gernikako bonbardaketen ostean; 1940a
Hady Traoré Durangon bizi da. Malitik migratu zuen 2005ean, pobreziatik ihes egin eta amari eta alabari etorkizun hobea eskaini asmoz. Arantzazu Amezagaren gurasoek Parisa egin zuten ihes 1937an, Otxandio, Erandio eta Gernikako bonbardaketen ostean; 1940an Atlantikoa gurutzatu eta Argentinan jaio zen Arantzazu (Argazkiak: Aritz Loiola; Dani Blanco)

“Ihes-bidaian semea galtzeko zorian izan nintzen une askotan. Gauetan ezin nuen lorik egin, egunsentian garrasi egiten nuen, amesgaiztoak nituen, hiltzen nindutela amesten nuen, erretzen nindutela, ibaian nengoela eta urak semea eramaten zuela” (Ashti Xani, Kurdistan; segurtasunagatik izena aldatu diogu); “inoiz ez dut ahaztuko irten nintzen eguna, nire ama eta alaba baino ez nituen buruan, ea berriz ikusiko ote nituen noizbait. Baina alaba laguntzea ere banuen buruan, nik txikitan sufritutakoa berak sufritu ez zezala, eta bere bizitza hobetuko zuen edozer egiteko prest nengoen” (Hady Traoré, Mali); “gurasoek gogoz kontra abiatu zuten erbesterako bidaia. Aitak atzean uzten zituen etxe familiarra, hiruzpalau belaunaldi, oso zaharra zegoen ama bat, jaioterria, euskara. Berarekin eramaten zuen dena, eta aldi berean dena uzten zuen” (Arantzazu Amezaga, erbestean jaioa). Testigantza ugari jaso dituzte CEAR-Euskadi erakundeko kideek, migrazio prozesuetako bizipen gordinak bildu eta ikusarazi asmoz. “Deserriratzea talka emozional itzela da edozeinentzat; bat-batean egun batean ihesi atera behar duzu, ezezaguna den horretara”, dio proiektuaren koordinatzaile Beatriz de Lucasek.

Tristura, zatiketa, herrimina, izua, nekea, biolentzia, noraeza, erruduntasuna, mesfidantza, etorkizun hobe baten esperantza… dira garai bateko eta besteko errefuxiatu, desterratu eta migratzaileek errepikatzen dituzten sentimendu eta bizipenak. “Gizarte guztiz ezberdin batera iritsi nintzen; ez nekien hizkuntza, ez nuen inor ezagutzen”, dio Xanik. Helmugan aurkitutakoa ere ez da sarri aurretik amestutakoa, eta handiak izan ohi dira talka kultural-sozial-linguistikoak, gizarte berriaren ezezagutza, lanerako eta aurrera egiteko trabak… “Inoiz ez nintzen haur izan, ezta nerabe ere. Txikitatik heldu izatea egokitu zitzaidan, bestela erbestean galdu egiten zarelako” (Arantzazu Amezaga); “gurasoek beti pentsatu zuten itzuliko zirela, eta inoiz ez ziren guztiz integratu. Guri ere guztiz eragin zigun horrek, ez hango ez hemengo” (Maitena Jauregi, Euskal Herria); “oso bakarrik sentitzen naiz batzuetan, hainbat eremutan oraindik ere estralurtarra banintz bezala begiratzen naute. Eta hor hasten gara, nahi ez badugu ere, ghettoak sortzen, gaitza delako jendeari erakustea gertatzen ari zaizun horretan sufrimendu zama izugarria dagoela” (Rosario Vásquez, Kolonbia).

Rosario Vásquez, errefuxiatua: “Hemen aukera izan dut ez inoren ama, ez arreba, ez alaba izateko. Horrek ez du esan nahi nireak maite ez ditudanik, hori guztia barneratzea ere zaila da”

“Inoiz ez naiz damutu”

Estigmak eta aurreiritzi sozialek diskriminatuta eta gutxietsita sentitu direnak ez dira gutxi. “Denbora guztian aritu behar duzu zein zaren frogatzen, zein den zure esperientzia, zein ekarpen egin dezakezun. Ulertzen saiatzen naiz; Lehen Munduko kide gisa eman dizuten hezkuntzarekin zerikusia duela pentsatzen dut, kolonizatzaile iruditegi horrekin. Asko kostatu zait harreman benetan horizontalak aurkitzea, jendeak uste du gauza asko erakutsi behar dizkidala, niri entzun gabe” (Rosario Vásquez). Migratzaile eta emakume izateak, gainera, zama bikoitza izaten du maiz. “Etxeko edo zaintza lanetarako bakarrik hartzen gaituzte, eta askotan sentitzen duzu lanean ari zarela jende batentzat intelektualki zuk baino gaitasun gutxiago duena, baina kanpokoa izateagatik begiratzen zaituena ikasketa gutxiago bazenitu bezala. Ez dugu nahi zaintzaile bezala bakarrik ikus gaitzaten, ate gehiago irekitzea baizik. Bestela, gure alabek diote: ‘Zertarako ikasi eta karrera bat egin, azkenean zaintzaile izango bagara?’” (Fatma Galia, Sahara). Kontrapuntua, emakume gisa jatorrizko herrialdean baino askeago izateko ere balio izan diola hainbati bidaiak: “Hemen aukera izan dut ez inoren ama, ez arreba, ez alaba izateko; nire buruarentzat baino ez naiz jaikitzen goizetan. Eta normalean, emakumeok ez daukagu aukera hori bizitzan, ezartzen dizkiguten rolen arabera aritu behar dugu. Hori izan da irabazirik handiena, eta arraroa da, ez nuelako ez bilatzen, ez eskatzen. Horrek ez du esan nahi nireak maite ez ditudanik, hori guztia barneratzea ere zaila da” (Rosario Vásquez).

Beatriz de Lucas, CEAR-Euskadi: “Elkarrizketatu guztiengan itxaropena antzeman dugu, euren bizitzak hobetzeko itxaropena, etxera itzuli eta maite duten jendearekin elkartzeko itxaropena”

Dena ez da min eta atsekabe bizileku berrian. “Inoiz ez naiz damutu; jaioterritik alde egin nuen han ez nuelako etorkizunik. Malin ez daukat etorkizunik, eta hemen badakit borrokan jarraitu dezakedala” (Hady Traoré). Aurrera egin ahal izateko, gako ugari nabarmendu dituzte elkarrizketatuek: espiritualitatea, jatorrizko identitatea mantentzen laguntzen dieten elkarguneak (euskal etxeak sarri aipatzen dituzte 1937an erbesteratuek), gizarte berrira integratzeko ahaleginak (hizkuntza adibidez), urruti izan arren babes izaten jarraitzen duten senideak, sare antolatuak… “Elkarte feministak besarkatu egin nau uneoro, zutik jarraitzen eta nire bizitza duintzen lagundu didate. Pertsonalki hazteko baliabideak eman dizkidate, egonkortasuna. Beste mundu bat posible den ideia eraikitzen dut beraiekin, bizitza eraikitzen dut, borroka” (Amparo Pimiento, Kolonbia).

Testuinguru berrira hobeto egokitzeko eta elkarbizitza errazteko, gizartean jatorrizko herrialdeetako egoera ezagutaraztea eta ulertaraztea beharrezkoa dela iritzi diote migratzaileek, aitorpen soziala lortzea, errefuxiatu estatusaren onarpen juridikoa prozesu azkar eta garden baten bidez eskuratzea, eta migrazio politika egokiak bideratzea, behingoz.

“Ez dugu ezer ikasi”

Garbi du Beatriz de Lucasek: “Duela urteak hemendik ihesi joan zirenen esperientziatik ez dugu ezer ikasi. Are gehiago, badirudi ahaztu egin dugula herri gisa bizi izan dugun esperientzia hori, eta horretatik ikasi beharrean eta atzerrian hobeto bizitzen zerk lagundu zigun ikusi beharrean guk ere antzeko bortizkeriatik ihesi datozenei harrera humanoagoa egin ahal izateko, kontrakoa ari gara egiten. Jende gutxi eta gaizki ari gara hartzen. Ez naiz gizarteaz ari, baina jendearen solidaritateaz harago, instituzioek ez dute nazioarteko araudia betetzen eta gizarteak ulertu behar du ez dela karitate kontua, justizia eta eskubide kontua baizik. Ihesean eta asilo bila datozenek horretarako eskubidea dute”.

Hala ere, elkarrizketatuen artean esperantza ala etsipen gehiago ikusi ote duten galdetuta, itxaropena azpimarratu nahi izan du De Lucasek: “Ez dute euren burua egoera bidegabe baten biktima gisa bakarrik ikusten, situazio mingarri horri aurre egiteko gai diren pertsonak ere badira. Eta elkarrizketatu ditugun lagun guztiengan, erbesteratu eta errefuxiatuengan, itxaropena antzeman dugu, euren bizitzak hobetzeko itxaropena, jatorrizko herrialdeetako egoera aldatzekoa, etxera itzuli eta maite duten jendearekin elkartzeko itxaropena”.


ASTEKARIA
2017ko irailaren 10
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


Irungo Harrera Sarean Gautxori taldearen lana indartu da

2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude