argia.eus
INPRIMATU
106 urteko bizkotxoa
  • Antartikan, Adare lurmuturrean, Huntley & Palmers enpresak duela 106 urte fabrikatutako fruta-bizkotxo bat aurkitu dute, jatorrizko paperan bilduta eta herdoildutako metalezko kaxa batean.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko irailaren 04a
(Arg.: Antarctic Heritage Trust)
(Arg.: Antarctic Heritage Trust)

Adituen ustez, bizkotxoa Robert Falcon Scott buru zuen Terra Nova espedizioak (1910-1913) eraman zuen bazter izoztu haietara, hainbat agiritan idatziz jasota geratu baitzen espedizioak halako produktuak kontsumitu zituela. Eta gainera, duela hilabete batzuk inguru hartan Edward Wilsonen espediziokidearen akuarela bat aurkitu zuten. Arduradunen esanetan, “bizkotxoak gurin minduaren usain pixka bat du, oso-oso arina, baina horrez gain, erabat jangarria da”. Scott eta Wilson espedizioan hil ziren, baina bizkotxoak iraun egin zuen.