argia.eus
INPRIMATU
Sekula erregistratutako hotsik ozenena
  • 1888ko abuztuaren 27an, Krakatoa sumendiak eztanda egin zuen Ekialdeko Herbeheretar Indietan, egungo Indonesian. Eztanda handik 5.000 kilometrora ere entzun zen, planetaren hamahirurenean edo, bestela esateko, lurrazal osoaren %7,7an.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko abuztuaren 28a
Krakatoa sumendia. (Irudia: Parker & Coward)

Burrunbak airearen presioan eragina izan zuen eta Bataviako (egungo Jakarta) gas fabrika bateko barometroak erregistratu zuen astindua. Merkurioak 6,5 zentimetro egin zuen gora eta horrek esan nahi du zarata 172 dezibelekoa izan zela. Mailu pneumatiko batek 100 dezibeleko hotsa egiten du eta erreakzio-motor batek 150ekoa, soinua jatorrian bertan neurtuz gero. Baina gas fabrika hura Krakatoatik 160 kilometrora zegoen.