argia.eus
INPRIMATU
Irakurleak galdezka
  • Kaixo Jakoba. Ba al da modurik urtero hurrak jaso ahal izateko? Inausi, bai, ez...

    Asier Bastarrika (Elkano-Aia)

Jakoba Errekondo 2017ko uztailaren 19a
Hurritza, Corylus avellana. (Arg.: isidre blanc-CC By SA)
Hurritza, Corylus avellana. (Arg.: isidre blanc-CC By SA)

Kaixo Asier. Nik esango nuke hurritzak urtero ematen duela fruitua. Eta hala ez bada arazoren bat dugu. Hori gertatzeko hiru arazo posible ikusten ditut: lurreko gaitza izatea, hau da, hemengoa ez den aldaeraren bat izan eta onddoren batek erasotzea; bestetik, polinizazioan arazoak izatea, udazkenaren amaieran loratu eta polinizatzen da eta orduan arazo bereziren bat izatea, batez ere eguraldiari lotua; edo fruitua erortzea, fruitua hartuagatik, hostoa ireki eta fruituak azaltzen direnean giro bero edo lehor edo antzeko txarkeriaren batengatik fruitu pinporta ttikiak erortzea.