argia.eus
INPRIMATU
Hatsepsut faraoiaren komiki zuritua
  • Badirudi manga historikoa loraldi betean dagoela. Lerro hauetan Pliniori buruzko komikia atera zutela jaso genuen eta, besteak beste, Karl Marx ere mangako pertsonaia bihurtu dute. Berriki, Chie Inudoh margolari japoniarra Hatsepsut faraoiari buruzko manga argitaratzen hasi da.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko uztailaren 19a

Hatsepsut lehenengo emakumezko faraoia izan zen XVIII. dinastian, K.a. 1490etik 1468ra. 22 urteko agintaldian gerrak saihestea lortu zuen eta Egiptorentzat garai oparoa izan zen hura. Inudohk dio zehaztasun historikoa izan duela xede lan honetan, baina ahaleginean azalaren kolorea ahaztu du nonbait. Kleopatra ez bezala –hura greziar jatorrikoa baitzen– Hatsepsut afrikarra zen, azal ilunekoa.