argia.eus
INPRIMATU
Irakurleak galdezka
  • Kaixo Jakoba. Jakin nahi nuke zer ari den gertatzen gure inguruan ezpelarekin eta zer irtenbide proposatzen duzun.

    Luis Erice (Hernani)
     

Jakoba Errekondo 2017ko uztailaren 10a
Ezpela. (Arg.: MSF-CC By SA)
Ezpela. (Arg.: MSF-CC By SA)

Kaixo Luis. Ezpelak (Buxus sempervirens) bi arazo nagusi ditu gurean: gaitza (Cilindrocladium buxicola) eta harra (Cydalima perspectalis). Azken aldi honetan harra dabil ugari eta oso txarra da, hostoak jaten ditu eta gero adarren azala, landarea erabat soildu arte. Hosto batzuetan harizko habitxo modukoak aurkituko dituzu.

Ahal duzun azkarren tratamendua egiten hasi: astero-astero egin behar da, Bacillus thuringiensis izena duen botika bat erabilita. Harraren beraren gaitz bat da eta ez landareei ez guri ez lurrari ez digu kalterik egiten. Nekazaritza ekologikoan erabiltzen da. Xaboiarekin nahastuta bota behar da, ahal izanez gero xaboi potasikoa. Eta ez ahaztu, astero-astero, landarea alde guztietatik ondo bustiz.