argia.eus
INPRIMATU
Suak ondarea babesten duenean
  • Erromako metroko C linea zabaltzeko lanetan, Trajanoren garaiko (K.o. II. mendeko) eraikin baten arrastoak topatu dituzte. Mosaiko eta fresko zati ederrak topatu arren, aurkikuntza berezienak egurrezko egiturak izan dira: hainbat habe, aulki baten hankak, balaustrada zati bat eta mahai errektangular handi bat.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko uztailaren 03a
(Arg.: Italiako Kultura Ministerioa)
(Arg.: Italiako Kultura Ministerioa)

Oiasson, adibidez, buztinak egurrezko egiturak babestu zituen eta gugana oso egoera onean iritsi dira. Baina Inperioaren hiriburuan ez da orain arte halakorik aurkitu. Ponpeia eta Herkulano sumendi batek suntsitu zituen; Erromako eraikin hau, sute batek. Suak egurra ikaztu eta horregatik aurkitu dira egitura horiek hain egoera onean.