Orbea, altzairuaren malgutasuna

  • Eibar, 1840. Juan Manuel, Mateo, Casimiro eta Petra Orbea Murua neba-arrebek errebolberrak eta pistolak egiteko Orbea Hermanos lantegia sortu zuten. Hamarkada bakarrean armaginen herriko enpresarik handiena izatea lortu zuen eta, mendea amaitu baino lehen, 1890ean, fabrika elektrifikatzea erabaki zuten. Horretarako zentral hidroelektriko txiki bat eraiki zuten, eta negozioa egokitzeko eta dibertsifikatzeko inolako arazorik ez zutela erakutsi zuten: zentraleko energia soberakina saltzen hasi ziren, suzko arma laburrez gain.

1884ko Orbea errebolberra, “Ona” sistema erabiltzen zuena eta hamaika milimetroko kalibrekoa, hamar urte lehenagoko Smith & Wesson modeloan oinarritua. Besteak beste Espainiako Guardia Zibilaren arauzko arma izan zen 1924. urtean erretiratu zuten arte. (A
1884ko Orbea errebolberra, “Ona” sistema erabiltzen zuena eta hamaika milimetroko kalibrekoa, hamar urte lehenagoko Smith & Wesson modeloan oinarritua. Besteak beste Espainiako Guardia Zibilaren arauzko arma izan zen 1924. urtean erretiratu zuten arte. (Arg.: Santiago Garcia Sanchez)

1895ean hil zen lau neba-arrebetan azkena. Enpresak 50 langile zituen orduan; 1906an, aldiz, 400dik gora (eta hiru zentral hidroelektriko). Baina marka guztiak Lehen Mundu Gerrarekin hautsi zituzten: 1916. urtean soilik 725.183 arma esportatu zituen Orbeak.

Jakina, Gerra Handiarekin batera amaitu zen armagileen pagotxa. Hala, pixkanaka, Orbeak gero eta arma gutxiago ekoiztu zituen. Makina-erremintaren esparruan sartzen hasi ziren, tornuak, fresatzaileak edo zulatzeko makinak eginez. Baina, hasieratik Orbea altzairuzko hodiak egitengailendu zen, eta bide horretan hasi zen haur kotxeak, gurpildun aulkiak eta, batez ere, bizikletak egiten.

1940ko hamarkadan enpresak 1.000 langile zeuzkan eta urtean 50.000 bizikleta ekoizten zituen. Eta ez zen metalezko egiturara mugatzen, txirringen ia osagai guztiak bertan egiten baitziren.

Hogei urteko egonkortasuna ekarri zuen ildo berriak, baina 1960ko hamarkadan gizartearen motorizazioak eskaera nabarmen jaistea eragin zuen. Horretara ere egokitzeko ahalegina aurrez egina zuen Orbeak, hamar urte lehenago Frantziatik zetorren Velosolex sistemaren bidez motordun bizikletak ekoiztu baitzituen. Baina ez zen nahikoa izan. 1969an ordainketa-etendura iritsi zen eta enpresa ixtekotan egon zen. Orduan, Esteban Orbeak 1.500 langileei utzi zien marka, eta haiek kooperatiba sortu zuten. Leihaketarako bizikletetan espezializatuta, berriro ere lehiakor izatea lortu zuten.

Denboraz, txirringetako altzairua aluminio, karbono... bihurtuko zen. Eta, azkenik, urre. 2008ko Joko Olinpikoetan, Samuel Sanchezek errepidean eta Julien Absalonek BTTn metal horretako domina bana irabazi baitzuten Orbea bizikleten gainean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Joana Jutsikoa, sorginkeriagatik erre zuten lehenengoa?

Sorgin ehizari buruzko historia ezagunenak XVI. eta XVII. mendekoak dira Euskal Herrian: Erronkarin, Zugarramurdin eta Lapurdin, inkisidore eta torturatzaileen amorrua jasan zuten herritar ugarik. Hain justu 1525ean, duela ia 500 urte Pirinioetan lehen prozesu orokorra hasi... [+]


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Iruñeko historia, hamar emakumeren bizipenetatik kontatua

Kalean eginen den antzezlan batek garai bateko Iruñean bizi ziren hamar emakume izanen ditu protagonista. Memoria Eszenikoa izenarekin emakume haien bizipenak, sentimenduak, pairatutako errepresioak eta isilarazitakoak kontatuko dituzte hiru aktorek. Alde Zaharrean barna... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


Jon Mentxakatorre
“Gure arbasoek zerbait ikusten zuten guk ikusten ez dugun lekuan”

Mondragon Unibertsitatean egiten du lan Jon Mentxakatorre galdakaoztarrak, ikerlari eta irakasle, mitologiaren bueltan hein batean. Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa lana argitaratu du (Labayru Fundazioa, 2023). Solasean hasi aurretik, etxe... [+]


Naumakia ezinezkoa

Udazkenean estreinatuko den Gladiator II filmaren trailerra ikusgai dago eta  hiru minutu eskaseko aurrerapenean dagoeneko akats edo lizentzia historiko bat agerian geratu da.

Ridley Scotten filman naumakia edo itsas gudu bat  egingo da Koliseoan. Ikuskizun garestia... [+]


Panem et circenses

Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


Eguneraketa berriak daude