“Beste arteen gisara, ipuinek emozioak pizten dizkigute”

  • Badu 30 urte pasa ipuin kontaketan dabilela Koldo Amestoy arruetar-sarrikotarra. Istorioak erritmo bizian kontatuz, entzule bakoitzaren begiradak eta belarriak pizturik atxikitzea du gogokoena ofizio horretan. Harrera nolakoa den ez du aldi oro sesitzen, baina ez da inkiet, arrazoia dakielako: “Bakoitzak badu entzuteko manera propioa, hitzak hartzeko manera propioa, irri egiteko manera propioa”.

“Gehienbat natura eta jendeen arteko harremanei buruz ari naiz ene ipuinetan. Baloreak arinki plazaratzen ditut, ez da manifestua. Baina zerbait markatzea inportantea iruditzen zait, arinki bada ere”. (Arg.: Koldo Amestoyk utzia)
“Gehienbat natura eta jendeen arteko harremanei buruz ari naiz ene ipuinetan. Baloreak arinki plazaratzen ditut, ez da manifestua. Baina zerbait markatzea inportantea iruditzen zait, arinki bada ere”. (Arg.: Koldo Amestoyk utzia)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hitzak elkarri josiz istorioak osatzen zabiltza.

Irudiarena da gehienbat ipuinaren mundua. Hitzak dira noski, baina hitzek pizten dituzte irudiak. Horretarako grazia du kontalaritzak. Hizkuntza bakoitzak aberastasun propioak ditu. Ikasten da, lantzen da. Pertsonalki, euskaraz eta frantsesez ari naiz eta bi hizkuntzetan plazer dut. Euskaldunek diote ageri dela euskaraz lasaiago naizela, azkenean errekurtso gehiago dudalako. Baina, ipuina aberastuz batera, bi hizkuntzetan nituen jakintzak aberastu ditut.

Zer duzu helburu ipuin bat kontatzearekin?

Maite dut martxa, pandero batekin lan egiten dut, erritmo baten gainean ari naiz kontaketan. Funtsean, panderorik gabe ere badu erritmoa hitzak berak. Erritmo hori mantentzea, jendea erne-erne atxikitzea, jendearen belarria, begirada eta atentzioa pizturik atxikitzea... Hori dut helburu. Bizi-bizia beti, harreman bizi hori gustatzen zait. Testua libre dugu, oso ariketa librea da. Demagun, elizako ezkilak jotzen hasi eta erritmo hori sar dezakegu ipuinean; gelako mugimendu bat ere integra dezakegu berdin-berdin. Badugu istorioaren barnean eta aldi berean kanpoan izateko aukera; orokortasun batean kokatzen da gure hitza eta ingurukoa erabil dezakegu.

Zein funtzio du ipuinak?

Ni gehienbat helduei zuzentzen natzaie. Beste arteen gisara, emozio batzuk pizten dizkigute ipuinek. Ez dut uste balentria bat egiten dugunik, baina entzulearen baitan zerbait esnarazten dugu, bere barnekoak mugiarazten ditugu: ametsak, bidaiak, baina gauza txarrak ere artetan... Bestalde, biziaz ikasteko ere balio du (txoriez, arbolez, aspaldiko hitz zaharrez...). Ene istorioetako herriak Ibarxola du izena. “Ibarxolan horrela erraten da...” zehaztuz, irakaspen batzuk egin ditzaket, tokiko hitzen sinonimoak emanez adibidez.

Nolakoa da Ibarxola?

Herri txikia da. Erreka batek trabeskatzen du, zubi bat ere bada, herriko plaza. Etxe zenbaitzu badira eta bakoitzak badu bere istorioa. Ikuskizunez ikuskizun muntatutako herria da. Ibarxola denena da, Euskal Herriko hainbat pertsonaia eta istorio agertzen dira bertan.

Balore batzuk oroitarazteko baliatzen duzu ipuina?

Bai, baina arinki, ez dut pisuegia izan nahi. Gehienbat natura eta jendeen arteko harremanei buruz ari naiz. Mezua plazaratzen dut, arinki, ez da manifestua; batzuek entzuten dute, besteek ez. Baina zerbait markatzea inportantea iruditzen zait, arinki bada ere; adibidez, irudien bidezko sinboloekin.

35 urte iraganik, entzulegoa ere aldatu dake.

Hemen Iparraldean oso gaizki gara, gure artea mendrea baino mendreagoa da. Ikuskizun bat muntatu eta 40 bat jende heldu zaizkigu, horretan gelditzen da. Ipuingintzan ez da bertsotan, dantzan ala musikagintzan dagoen arrakasta. Jendeak ez du ezagutzen arte hau, ez daki baitezpada zer den kontalari izatea... Dena dela, ezin da esplikatu, zuzenean bizi beharrekoa da. Egoera miserablea dugu Iparraldean. Hegoaldean aldiz, jende gaztea hurbiltzen ari da, Frantzian ere berdin. Hortik profesionalki abiatzen dira batzuk, baina hemen arras gutxi. Eta ez da hizkuntza kontu bat, frantsesez izanda ere hemengo jendeak ez gaitu deituko. Edo arras tristea, eta bai, nonbait bai, basatia naiz eta ez dut ene burua profesionalki saltzen. Hori euskaldunen akatsa da: “Gasna ona egiten, baina saltzen ez jakin!” [irriz].Iparraldean oso zaila da eta azkenean, ene bidea Hegoaldean eta kanpoan egin dut. Domaia da zeren ez agertuz, jendeak ez daki ipuingintza badela, eta ez da kontalari gazterik abiatzen.

Mundu guztian ibili zara ipuin kontaketan. Belarria ezberdina dake han eta hemen.

Entzuleak diferenteak dira. Adibidez, Quebecen ume handiak dira helduak, ipuina erabat hartzen dute. Baina ez da beti argi zer nolako harrera dagoen; hor dira, entzuten dute, baina ez dakizu zein den erantzuna. Frantzian berean ere, eskualdeka umore ezberdina dute. Baina bakoitzak badu entzuteko manera propioa, hitzak hartzeko manera propioa, irri egiteko manera propioa. Zaindu behar da entzuleekin dugun harremana. Gerta daiteke auto-zentsura egitea noiztenka, justuki, haiek zaintzeko.

Labirinto bat osatzen duzu zure azken ikusgarrian.

Lan egiteko moldea aldatu dut: lehentasuna ez da hainbeste kontatzea, baizik eta entzuleen erranak. Zortzi metroko labirinto batean ibilki dabil jendea, Jean Christian [Irigoien, Galtxataburu] delarik musikari. Hortik ateratakoan, bakoitzak zerbait kontatu behar du, izan berri on ala txar bat, anekdota bat... Parte-hartzaileagoa da. Jendea ez da tontoa, badu kontatzeko eta errateko. Ez da ikuskizun hutsa, jendeari ematen diogu zerbait errateko edo egiteko aukera.

Lotsatia oholtzan

“Bakartia eta lotsatia nintzen. Dena gaizki! Baina gaizki horrek eman zidan oholtza gaineko arteei lotzeko ausardia. Ipuina ezagutu nuen marioneten bitartez. Horrela eneganatu nuen jendeen aitzinean lasai izateko ahala. 1983an euskal kontalari gisa gomitatu ninduten Dordoinako Conteurs du monde festibalera. Mundua deskubritu nuen: kontalariak nor ziren, zer kontatzen zuten, norentzat ari ziren, ipuina helduentzat ere izan zitekeela...”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


2024-07-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-07-30 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-07-30 | Sustatu
Ruper Ordorika, 2024ko Abadia Saria

Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari... [+]


2024-07-24 | Xalba Ramirez
Lagun onekin, orduak labur

Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin. 

“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | Julen Azpitarte
Free jazz
Beltzetan beltzena

1959. urtea mugarri izan zen jazzaren bilakaeran: Miles Davisek A Kind Of Blue grabatu zuen martxoan eta apirilean; disko horretan parte hartu zuen John Coltranek Giant Steps plazaratu zuen maiatzean; eta, azkenik, Ornette Colemanek The Shape Of Jazz To Come argitaratu zuen,... [+]


Eguneraketa berriak daude