Kaixo Jakoba. Neguan ortuan ortuariez gain txilarra izaten dut ereinda. Udaberrirantz moztu, lurra bueltatu eta lurpera botatzen dut. Hori egin ostean karetu dezaket? Adiorik ez.
Juan de Atxirika (Murueta)
Kaixo Juan. Hasteko, barkatu atzerapena, baina zure galdera hau ez dakit nondik nora ibili dugun eta atzera geratu da… Bestetik, zer da txilarra? Nik uste guk txirta deitzen duguna izango dela. Baina badaezpada galdetu egiten dizut, ilar txiki baten tankerakoa da? Hala bada oso ondo egiten duzu, lan hori lurrerako oso ona da. Eta egia da, ondoren karetzea ona da. Ahal baduzu zuzenean ez karetu. Egun batzuk utzi. Aukerarik ez baduzu, segituan landu behar duzulako, karetu eta kito.