Gogoa eta lana erraldoiak badira...

  • Tolosako Bonberenea Gaztetxearen inguruan eraikitakoa eguneroko lanaren emaitza da. Hogei urte pasa dira Bonberenea izenpean lehen Gaztetxea okupatu zutenetik eta hamabost Bonberenea Ekintzak plataforma egituratu zutenetik. Inguruko talde eta proiektuei zein umezurtz zeuden bidelagunei aukera eskaini zieten kalitatezko estudioa eraiki eta lanak plazaratzeko, bitariko konpromisoa, gertutasuna, gardentasuna eta profesionaltasuna bermatuz. Hala, Tolosako ekimenak lortu du, olatu komertzialetik at egonik ere, zeresana ematen dabilen talde multzoa bere katalogoan egotea. Aurretik kaleratu izan dituzten Suffle bildumatan egiaztatu dugu nolako komunitatea osatu duten, eta orain inguruan lanean dabiltzan hogeita bat talderen kantuak batu dituzte, ia guztiak aurretik argitara eman gabeak. Ezagunek zein ezezagunek dute trataera bera; horixe eta talde berriei laguntzeko nahia baitira ezaugarri nagusienak, estiloetatik harago.

Aspalditik gatoz, urrutira goaz. ASKOREN ARTEAN. Bonberenea ekintzak, 2017
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bildumako lehen CDa gogorragoa da doinuz, besteak beste, hardcorea etxearen historiaren alderdi garrantzitsua izan delako. Fer Apoak gidatutako Estricalla horren eredu. Desagertutako Camsa-ren ondoren bizirik dirauen 25th Coming Fire dator gero, eskola zaharreko hardcorearen zaindari. Stanislav izenpean berpiztu da Ladislao hardcore-punka. Umilitate da Zarauzko crust-aren oinordeko; eta Anestesia eszena horretako basapizti hilezkorra. Eraso! zazpi bizitzako metal eta rock dotorezia. Humus aurre-Bonberenearen post-rock beteranotasuna. Zea Mays kamaleoien gisa berrasmatzen den musikazale amorratu koadrila. Sofa, esperimentazioa eta gaztetasuna. Anger arrazoi on baten alde hausnarketak dantzan jartzeko konfabulazioa. Eta, azkenik, sistema hau arrakaletatik eraginda eztandarazi nahi duen Matxura.

Bigarren CDak bestelako tonu eta doinuak ditu bere baitan: gazteak errimaz esnatzen dituen –a ze marka!– Glaukoma. Luzaroan gerizpean egonagatik distiratsu eta emankor darraien Libe. Ardo gisa onduta eta jantzi berri rockeroarekin Han! Bertsoetatik rockerako ibilbidea ziztu bizian egin duen Bi Bala. “Gutxiagorekin gehiago” filosofia barneratutako zakur zaharrak, Belarmiñak gisa. Historiako lezioak modu itsaskorrenean gure egiten maisu Fiachras. Dantza, parranda eta adarjotzea batzen duen Ze Esatek. Belaunaldiz belaunaldi espiritu gazteari eusten dion Atila y Los Unos. Bonberenea Txaranga eta Sofabeltz: estilo eta formatuetatik harago, sorkuntza askea! Goazen dantza iraultzera: Anai Arrebak. Eta adin zein bestelako egitura zurrunei barre egiten dien Pirritx, Porrotx eta Marimotots su txikiei duten garrantzia aitortuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-22 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-22 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-03 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-13 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


2022-10-06 | Iker Barandiaran
Aske eraikitzeko suntsitu

Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Gehiago izan gaitezke

Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]


2022-10-06 | Xalba Ramirez
Euskal dantzarako frekuentzia guztiak

Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]


2022-09-02 | Iker Barandiaran
Aitzindari eta ez ulertuak

1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]


2022-07-20 | Xalba Ramirez
Lasai ederrean egotearen ederra

Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.

1980ko hamarkadan eduki... [+]


2022-07-15 | Iker Barandiaran
Ez dute inor lapurreta egitera gonbidatuko

Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]


2022-07-01 | Xuban Zubiria
Hauskorra da uzta berria

Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]


2022-06-15 | Iker Barandiaran
Buztan-kolpe sakon eta ederra

Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]


2022-06-02 | Xalba Ramirez
Terapietarako balak

Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]


2022-05-11 | Xalba Ramirez
Harrapatuko zaitu

Trantzerako musika ekarri du Lapurditik Mäirük. Musika elektronikoak eta tribalak, edo tradiziozkoak, errepikapena dute oinarri. Ez duzu kanta ezagutu behar dantzan hasteko. Bigarren bueltatik aurrera norberak badaki zer egin behar duen.

Lau urteko bilaketa egin du... [+]


Eguneraketa berriak daude