argia.eus
INPRIMATU
Aztarna erromatarrak Okinawan
  • Okinawa uhartean (Japonia), zehazki Urumako Katsuren gazteluaren arrastoetan egindako indusketa lanetan, K.o. III. eta IV. mendeko kobrezko lau txanpon erromatar aurkitu dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko ekainaren 19a
(Arg.: Kyodo)
(Arg.: Kyodo)

Begi bistan antzematen ez diren arren, X izpien bidez egindako azterketetan ikusi ahal izan dituzte txanpon horiek aurkian eta ifrentzuan zituzten irudiak: Konstantino I.a enperadorea eta soldadu bat lantzarekin. Lehen aldia da Japoniako lurraldean jatorri horretako objektuak aurkitu direla. Ez dakite txanponok noiz iritsi ziren uhartera eta oraindik goiz da ondorio zehatzak ateratzeko. Baina lehen hipotesi orokorra da Okinawa eta Europa harremanetan egon zitezkeela Erromatar Inperioaren amaieran.