Putakumeak, tiratu!

  • Erroma, 1084. Roberto Guiscard buru zuten tropa normandiarrek Erroma arpilatu zuten, Henrike IV.a enperadoreak preso zeukan Gregorio VII.a aita santua erreskatatzera joan zirenean. Besteak beste, Klemente I.a aita santuaren (K.o. 88-97) omenez eraikitako Letrango San Klemente eliza suntsitu zuten.

Letrango San Klemente Basilikako freskoa, behean eskuinaldean “Fili dele pute, traite” hitzak idatzita dituena. Orain arte aurkitu diren protoitalierako hitzik zaharrenak izateko ohorea dute.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Laster eraiki zuten – XII. mendean– toki berean gaur egun zutik dirauen basilika, eta XIX. mendearen erdialdean indusketak egin zituzten, denboran atzera ia 2.000 urteko bidaia egiteko: basilikaren azpian, normandiarrek eraitsitako lehen basilika hura topatu zuten, V. mendean, kristautasuna Erromako erlijio ofiziala zenean, eraikitakoa. Baina haren azpian Inperio garaiko egitura bat topatu zuten, I. mendeko etxe pribatu bat, Tito Flavio Klemente kontsul eta martiriarena (garai eta izen berekoa izanagatik, Klemente I.a aita santuarekin nahastu behar ez dena); Tito Flavioren etxean jazarritako kristauak bildu ohi ziren klandestinoki otoitz egiteko.

Baina indusketetan topatutako gauzarik harrigarrienetakoa askoz berriagoa zen, normandiarrek basilika suntsitu baino lehentxeago egindakoa: XI. mendeko freskoak. Margolan horietako batek Sisinio patrizioaren eta Klemente I.aren istorioa irudikatzen du. I. mendean kristauak jazartzen zituzten, eta Sisinioren emazte Teodora senarrari ezer esan gabe kristautu zen. Egun batez, Sisinio, emazteari jarraitu ondoren, etxe batean sartu zen eta hantxe aurkitu zituen Teodora eta beste kristau batzuk, Klemente I.arekin otoitzean. Sisinio meza geldiarazten saiatu zen, baina, Jainkoaren esku-hartzea medio, gor eta itsu geratu zen bat-batean, kondairaren arabera.

Klemente Sisinioz errukitu zen eta haren jauregira joan zen patrizioa sendatzeko asmoz. Kristauari esker entzumena eta ikusmena berreskuratu arren, Sisiniok kristaua atxilotzeko agindu zien mirabeei. Berriro ere Jainkoak esku hartu zuen eta Sisinioren mirabeek, nahastuta, harrizko zutabe bat atzeman zuten, Klementeren ordez. Eszena irudiz azaltzeaz gain, testua ere badu margolanak.

XI. mendean erromatarrek protoitaliera hitz egiten zuten, latin arruntetik eratorria eta egungo italieraren arbasoa. Idatzi, ordea, latinez idazten jarraitzen zuten. Freskoaren azalpenak ere latinez idatzi zituzten, baina azken eszenan herritarren hizkeran jaso zituzten Sisinioren hitzak, komikietako bunbuiloak bailiran. Orain arte idatzita aurkitu diren italiera zaharreko hitzik zaharrenak dira.

Carvoncelle, Gosmari eta Albertel zerbitzariak zutabearekin borrokan ari diren bitartean, Sisiniok lehenari hitz egiten dio: “Falite dereto colo palo, Carvoncelle” (Bultzatu zuzen makilaz, Carvoncelle). Eta azken binetan, beste biei ematen die agindua: “Fili dele pute, traite” (Putakumeak, tiratu).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erdi Aroa
Normandiako beste lehorreratzea

1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Harakin eta zirujau

Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Marco Poloren mundu sinesgaitza

Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a. Marco Polo bidaiari eta merkatari ezaguna hil zen, 70 urte inguru zituela. Hilzorian zela, inguruan bildutakoek Munduaren deskribapena liburuan kontatutakoak fikzioa zirela onartzeko eskatu omen zioten, baina hauek izan omen ziren bidaiariaren... [+]


Zela mongoliarrek asmatu zuten?

Zaldiak erabiltzeko funtsezkoak diren estribuak eta zelak V. edo VI. mende inguruan Txinan asmatu zirela uste izan da orain arte. Baina Mongoliako Urd Ulaan Unet kobazuloan zela zaharragoa topatu dute, IV. mendekoa. Inguru hartako urki egurrez egina dago, eta, beraz, ez da... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Serorak
Herri ondarearen zaindariak, elizako agintarien jomugan

Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]


Gudurako zaldi txikiak nahiago

Iraganeko gudu zelaietan zaldi handi eta boteretsuak irudikatu ohi dituzte koadro eta filmetan. Baina Exeterreko unibertsitateko ikerlariek ondorioztatu dute Ingalaterran gerran erabili ohi zituzten zaldiak egungo poneyen tamainakoak zirela.


Khutulunek ez zuen ezkondu nahi

Mongolen Inperioa, XIII. mendearen bigarren erdia. Gengis Khanek sortutako inperioa lau zatitan banatuta zegoen, eta lau khanerrietatik bi gerran egon ziren 30 urtez: Kublai Khan buru zuen Khan Handiaren Inperioa –Txina konkistatu berria barne hartzen zuena– eta... [+]


Petrarcak itzali zuen Erdi Aroa?

Flavio Biondo historialari eta humanistak XV. mendean idatzitako liburu batean lehen aldiz historia hiru arotan banatu zuen: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa. Horren aurretik, XIV. mendean Francesco Petrarca poetak zedarritu zuen Erdi Aroaren ikuspegi eurozentrista iluna.


Ziryab, IX. mendeko ‘influencerra’

Mosul, 789. Abu Al-Hasan Ali ibn Nafi jaio zen abbastar kaliferriko hirian. Ziryab (zozo) izenez egin zen ezagun, bere azal ilunagatik eta, batez ere, ahots ederragatik, Ibn Hayyan (987-1075) historialariaren arabera.


Eguneraketa berriak daude