argia.eus
INPRIMATU
eBay-k saldutako lehenengo gauza
  • 1995ean Pierre Omidyar-ek produktuak enkantean saltzeko webgune bat abiarazi zuen Silicon Valleyn (AEB). Guneak orduan AuctionWeb zuen izena, baina eBay da gaur egun, munduko 50 marka baliotsuenetako bat, Forbes aldizkariaren arabera.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko ekainaren 13a

Enkante gunea probatzeko, laser erakusle bat (argazkian) jarri zuen salgai. Erosi eta bi astera hondatu zitzaion erakuslea, eta iragarkian zioen pilak aldatuta ere ez zebilela. Produktu berria 30 dolarrean erosi zuen Omidyarrek; irteerako prezioa, berriz, dolar batean jarri zuen. Lehen astean ez zen eskaintzarik izan. Bigarren astean hasi zen mugimendua, eta azkenean 14, 83 dolarrean saldu zuen alferrikako erakuslea.