argia.eus
INPRIMATU
Publikoak ez du beti arrazoi
  • 1913ko maiatzaren 29an Igor Stravinskiren (1882-1971) Udaberriaren sagaratzea balleta estrainatu zen Parisen, Vaslav Nijinskiren koreografiarekin. Obrak dontzeila baten bahiketa eta sakrifizioa kontatzen du; dontzeilak hil arte egin behar du dantzan.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko ekainaren 05a
(Argazkia: Rex Features)
(Argazkia: Rex Features)

Publikoa lehen ekitaldian, oberturan bertan, hasi omen zen txistuka eta agertokira objektuak jaurtitzen, besteak beste laranjak. Estreinaldia bertan behera geratu zen. Zenbait iturriren arabera, liskarrak 40 atxilotu eragin zituen, baita duelu bat ere.

Egun, Udaberriaren sagaratzea musika garaikideko obra gailentzat eta XX. mendeko musika abangoardiaren oinarritzat jotzen da.