Japonia, 966. urte inguruan. Sei Shonagon idazle, poeta eta gortesaua jaio zen. Fujiwara no Teishi (Sadako izenez ere ezaguna) Heian aroko enperatrizaren zerbitzura jardun zuen. Ezer gutxi dakigu emakume horren bizitzari buruz, bere idatziez gain. Burkoaren liburua bilduma idazteagatik da bereziki ezaguna. Lan horretan egileak enperatrizaren eta gortearen berri jaso zuen. Hainbat poema ere bildu zituen, baina, bereziki, zerrendak nabarmentzen dira liburuan; batzuk bitxiak dira oso eta beste batzuek ez dute gaurkotasunik galdu.
Zerrenda horien zerrendak berak ez du ezer bazterrean uzteko: bihotz-taupadak azkartzen dizkiguten gauzak; konparatu ezin diren gauzak; zikin sentiarazten gaituzten gauzak; mugitzen diren gauzak; finak izan behar luketen gauzak; boterea galdu duten gauzak; ikusteko edo entzuteko grina eragiten diguten gauzak; urrun egon arren hurbil dauden gauzak; gauza arraroak...
Hona hemen gauza arraroen azken zerrenda horretako ale batzuk: aitaginarrebak suhia laudatzea eta, era berean amaginarrebak erraina estimatzea; nagusiaz gaizki esaka ez dabilen mirabea; berezitasunik ez duen pertsona.
Lotsarazten gaituzten gauzen zerrendak argi uzten du gauza batzuk ez direla batere aldatu mila urtean: norbaiti buruz hitz egitea, entzun gaitzakeela konturatu gabe; gurasoek, haien haur itsusia maitagarria dela sinistuta, haurrak esaten duen guztia errepikatzea, haren ahotsa imitatuz; gizon batek bereziki onak ez diren bere poemak errezitatzea eta jaso dituen laudorioez jardutea.
Horrez gain, gauza dotoreak ere bildu zituen gortesauak beste zerrenda batean: txaleko more baten gainean beroki zuria eramatea; liana xarabea izotzarekin nahastua eta zilarrezko katilu berri batean zerbitzatua; ahateen arrautzak; glizinak loretan; elurrak estalitako aranondo loreak; haur eder bat marrubiak jaten.
Burkoaren liburu-ko beste zerrenda batzuk bihurriagoak dira, hala nola, iragan loriatsua izan arren gaur egun alferrikakoak diren gauzak: ikusmen kaskarreko margolaria; gustu onez eraikitako etxe bateko lorategiko zuhaitzak, suak suntsitu ondoren; inork zaintzen ez duen eta alga geruza lodi bat daukan urmaela.
Amaitzeko, Sei Shonagonen poeta izaera biltzen duen zerrenda ederra, musika duten isiltasunaren gauzak: euriak garbitu berri duen ezkila-loreen saila; egurrezko kutxa ñimiñoak; ibaitik hurbil, amesten duen hari sonata bat idazten dion emakumea, elurra mara-mara botatzea; txorien hilerriak; intsentsu-makilan kea. Eta, azkenik, magnolien heriotza. Magnolia horietan, argia anbar kolorekoa den orduetan, emakume talde bat ikus daiteke pabana dantzatzen.
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]
Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]
Garazi Arrula (Tafalla, 1987) eta Iñigo Astiz (Iruñea, 1985) gonbidatu ditu Mikel Ayerbek (Azpeitia, 1980) Idazteaz beste euskal literaturari buruzko elkarrizketa-saioetako bigarrenera. Euskal ipuingintza izan da elkarrizketa saio honen gaia, eta gonbidatuen... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Duela zonbait egun, Bruno Retailleau Frantziako Barne ministro berria lotu da “migrazio nahasmendu” deitu duen arazo premiatsuari. Estatuko prefetei manu argiak helarazi dizkie: tolerantziarik ez etorkinekin eta haiei begira lazo edo konplize agertzen diren egitura... [+]
Ukapena, zalantzak eta beldurra ohikoak ditugu heriotzaz mintzo garenean. Ez da humanoa, ordea, heriori lotutako panikoa, baizik eta kulturala. Hemen eta orain ukatzen dugu heriotza. Hemen eta orain sortzen digu antsietatea, beldurra eta izua. Pentsamendu bitarrean eta... [+]
Mintza gaitezen klarki, itzulingururik gabe, esan beharrekoak esateko gerotik gerora ibili gabetanik: jolas hau, euskaraz letrak juntatzean datzana, Axularrek pasatu zuen. Kasik jolasa asmatu bezain laster gainera, halako moldez non Gero-ren orrialde gehienetan ematen baitu... [+]