Indian agroekologia ‘Zero Aurrekontuko Nekazaritza’ esaten da

  • Agroekologia ez da hirietako ekologista snob jendearen edo beren soro-baratzeak kimikoz pozoitzeari uko egiten dioten nekazari erradikalen kontua, Mendebaldean askok pentsa lezakeenaren kontra. Kuban ez da, eta atzerritarren blokeoak jendea gosez ez hiltzea lortu zuen. Indian, berriz, nekazaritza industrialak txirotasunera eta suizidiora kondenatutako laborariei duintasunez bizirautea ahalbideratzen die.

‘Lok Barthi’ hedabide indiarraren argazkian, Subhash Palekar nekazari ikasleekin batera prestatzen Jivamrita: 200 litro bete uri gehitu 10 kg behi gorotz berri, 5-10 litro behi pixa, 2 kg azukre –Indiako baserritarrek Jaggery izenez lekuan egiten dutena–,
‘Lok Barthi’ hedabide indiarraren argazkian, Subhash Palekar nekazari ikasleekin batera prestatzen Jivamrita: 200 litro bete uri gehitu 10 kg behi gorotz berri, 5-10 litro behi pixa, 2 kg azukre –Indiako baserritarrek Jaggery izenez lekuan egiten dutena–, 2 kg baba edo lekale eta eskukada bat lur baserriko hesi edo murkoren batetik hartua. 48 orduz itzalean hartzitzen eduki ondoren, 200 litrorekin ondo ongarrituko da 4.000 metroko soro bat, hektarea erdi ingurukoa. Agroekologiako beste teknikekin uztartuz, helburua da baserritarrak kanpotik ezer erosi gabe mantentzea bere familia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gasteizen elikadura burujabetzaz antolatutako Elikadura21 biltzarrean aurkeztutako hainbat esperientziaren artean, zenbaiti deigarri egingo zitzaion Indiatik etorritako Ashlesha Khadsek hamar minututan laburtu zuen Zero Budget Natural Farming eredua. Mexikoko Chiapaseko Colegio de la Frontera Sur institutuan jardun ondoren, gaur sorterrian ari da Amrita Bhoomi Centre nekazari ikasketen zentroan.

1993tik gaurdaino 250.000 pertsonak egin du bere buruaz beste Indiako nekazarien artean. Amrita Bhoomi erakundeak dioenez, atzerriko merkatuekiko menpekotasuna eta agro-industriako konpainiek baserritarren artean sortu duten zorpetzea daude horren sustraian. Baserri gehienak daude zorpean Indian, ez da txikien arazoa soilik, erdi mailako bezala handiak ere kateatuta daudelako. Landa eremutik ehunka milioi pertsonak alde egin du hirietara bizimodu bila, nahiz eta megapoli eta txabolategietan ez dieten askorako balio beren etxaldeetan ikasitako ezagutzak eta txirotasun larrira kondenatuta dauden.

Nekazarien bizimodua hobetzeko ahaleginen artean indar handiz zabaldu da ZANN Zero Aurrekontuko Nekazaritza Naturala (ZBNF ingelesezko hizkiz), batez ere Indiako hego aldean. ZANN estrategiak nekazariei itxaropena ematen die kredituekiko menpekotasuna hautsi eta produkzio kosteak errotik murrizteko, zorren gurpil zoroa amaituz.

“Zero Aurrekontu” kontzeptuak hemen esan nahi du krediturik gabe eta kanpotik ongarri edo botikatan inolako gasturik egin barik, eta “Nekazaritza Naturalak”, berriz, naturarekin bat eta kimikorik gabe lan egitea.

Nonbait zabaldu baldin bada ZANN tximistaren abiadan hegoaldeko Karnataka estatuan izan da, Subhash Palekar liderraren ZANNren estrategiak eta La Via Campesinako kidea den KRRS Karnataka Rajya Raitha Sangha mugimenduak elkar hartuta.

KRRS mugimenduak milioika nekazari mobilizatu ditu multinazionalek hartu duten hazien kontrolaren aurka, “Hazien esklabutzaren aurkako desobedientzia zibila” antolatuz. Bere lider ezagunena Mahantha Nanjundaswamy zen, globalizazioaren aurkako ekintzetan ere ezaguna; berak sortu zuen Amrita Bhoomi ikastetxea.

Gaur ZANN ereduaren buru nagusia Subhash Palekar (1949) da. Baserritar familia batean sortua, agronomia ikastera joan zen unibertsitatera. Ikasketetan harremanetan sartuta Indiako tribuekin, hauen arazoek markatu zuten sakon. 1972an gurasoen etxera bueltan haien segida hartu zuen Palekarrek, baina aitak ordura arte landu izan zuen nekazaritza naturala alde batera utzita,  unibertsitatean ikasita bezala Iraultza Berdearen produktu kimikoetan oinarrituta eraberritu zuen etxaldea.

Kimikarekin hasieran bere lurrek gero eta uzta hobeak eman zizkioten arren, 1985etik aurrera ohartu zen ekoizpenak murrizten hasi zirela eten gabe. Tarte horretan, maila intelektualeko gizona izanik, aztertuak zituen Karl Marx, Mahatma Ghandi eta Indiako erreferentzia hinduista klasikoak. Bere lurren produkzio industrialaren gainbeherak bultzatuta, sei urteko ikerketa lanetan murgildu zen, bereziki aztertuz zuhaitz eta basoen dinamikak, jakina denez hauek gizakien inolako laguntzarik gabe bizi baitira beren buruak elikatuz eta ingurukoei ere etekinak eskainiz.

Munduko nekazari askoren erreferentzia nagusia den Masanobu Fukuoka japoniarrari asko zor dio Palekarren sistemak. Baina Fukuoka budistaren ideia Palekar hinduistak zorrotz egokitu du Indiako nekazari oso txiroen beharretara.

Bizirauteko oinarrizko kita

Boluntario sare zabal batean oinarritzen da Karnatakako ZBNF mugimendua, herrika modu informalean funtzionatzen du, eskualde bakoitzak bere estiloan, nekazarien arteko elkar laguntzan oinarrituta munduan ezaguna egin den “Campesino a Campesino” ereduan.

Ekintza antolatu zentralizatuak ere badituzte tarteka. Indian osoan gurutzat hartua den Palekarrek berak ematen dizkie baserritarrei 5 eguneko ikastaro trinkoak, egunero 8 ordukoak, 300dik 5.000 arteko jende multzoak bilduta, gizon eta emakume, heldu eta gazte. Hiru euro eta erdi sinboliko kobratzen zaie pagatu dezaketenei, aterpetze, otordu eta gainerakoak boluntarioen gain doazela. Hor Palekar luze eta zabal mintzatzen da, filosofia eta ekologiaz bezala lurrari uzta ateratzeko xehetasun txikienez.

Palekarri guztiek aitortzen dioten meritua izan da nekazaritza ekologikoaren printzipioak Indiako jende txiroentzako halako erreminta kaxa sinple batean bildu izana. Emergentziazko tresnak, zorpean eta sarritan miseriaraino abailduta dauden baserritarrek eskueran dauzkaten osagaiekin lanean hasita berehala eskuratu dezaten gutxienez bizirauteko adina elikagai.

Baserritarrek ikasten dute nola egin nork bere etxean eta kanpoko inori sos bat pagatu gabe egin oinarrizko kita osatzen duten lau lagungarriak, soilik erabiliz antzinatik sagaratuak diren behien pixa eta simaurra, lurra, zenbait lekaleren irina eta zenbait landare ongarri ahalmena dutenak. Izen banarekin bataiatuta daude lau osagai funtsezkoak. Jivamrita, lurraren mikroorganismo eta zizareak ugaritzeko zukua. Bijamrita, haziak hartan bilduta hobeto ernaltzeko orea. Achadana, lurra mundu aberatsean mulching deitzen diogunaren antzera estaltzea bertan ihartutako landarez eta simaurrez. Eta Whapasa ura nola erabili, ahalik eta pittinenarekin laboreek ahalik eta probetxu handiena atera diezaioten.

Ereduaren beste oinarrietako bat da landare moten uztartzea soro eta baratzeetan. Zero aurrekontuak ez baitu esan nahi bakoitzaren kostea zero izango dela, landare ezberdinek elkarren ondoan haziz batzuen eta besteen koste eta beharrak orekatzea da helburua, lekuko uzten ezaugarri eta sinergiak optimizatzea.

Soroetako ertz eta murkoetako hesi eta zuhaitzak erabiltzen dira euri ura finkatzeko bezala inguruko uztak ongarritzeko. Eta garrantzia berezia ematen zaio Indiako Bos indicus behi arrazari, nekazaritzaren osagai funtsezkoa izan delako betidanik, hindu jendearen sinesmenekin bat egiten duelako… eta libre bizi diren behien simaurra ukuiluetako azienda europarrena baino hobea delako soroa ongarritzeko.

Zenbait adituren ustean Indiako ZANN izan daiteke agroekologia alorreko munduko mugimendu zabalena. Milioika familiak praktikatzen du Indian. Haien ordezkariak ezagutu ahal izango ditu datorren uztailean Via Campesinak Bizkaian burutuko duen mundu biltzarrera hurbiltzen denak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025-02-25 | Euskal Irratiak
Laborantzaren orientazio legea: garaipena eskuinarentzat, porrota ingurumenarentzat

Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ipar Euskal Herriko laborantza
EHLGk hogei urte beteko dituela, egitura publikorik ez zerumugan

Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]


EBren eta Mercosurren arteko akordioa ezarri ez dezan eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari

Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Eguneraketa berriak daude