argia.eus
INPRIMATU
250.000 urteko tresnak eta 100 urteko botilak
  • Ramla (Israel) inguruko aztarnategi batean, Erdi Paleolitoko (duela 250.000 urte inguruko) harrizko hainbat tresnarekin batera, ehunka kristalezko botila aurkitu dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko maiatzaren 23a
(Arg.: Clara Amit)
(Arg.: Clara Amit)

Botilok Europa mendebaldea dute jatorri, gehienak alkoholez beteta zeuden garai batean (ardoa, garagardoa, ginebra, whiskia...), eta, jakina, askoz berriagoak dira, duela mende batekoak, Lehen Mundu Gerrakoak. 1917ko azaroan, soldadu ingelesek, Edmund Allenby komandantea buru, Lod eta Ramla hiriak hartu zituzten eta, Jerusalem okupatzera abiatu baino lehen, inguru horietan egon ziren kanpatuta bederatzi hilabetez. “Tentsioa askatzeko” edan zituzten botila horiek guztiak, Ron Toueg indusketa buruaren arabera.