argia.eus
INPRIMATU
Gizakia uste baino lehenago iritsi zen Amerikara
  • Horixe dio behintzat 1992an San Diegotik (AEB) gertu eraikitzen ari zen autobide batean topatutako mastodontearen hezurrek. Hezur horiek animalia hil berritan harriz hautsi izanaren markak dituzte, hezur-muina ateratzeko asmoz. Gainera, alboan ingude eta mailu gisa erabilitako harriak ere topatu zituzten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko maiatzaren 10
(Arg.: San Diegoko Historia Naturaleko Museoa)
(Arg.: San Diegoko Historia Naturaleko Museoa)

Uranio atomoen deskonposaketan oinarritutako metodoa erabili dute aztarnak datatzeko eta emaitzak dio 130.000 urte dituztela. Adituen arabera, marka horiek hominidoek egindakoak izan behar dute (Denisovako gizakiek zein neandertalek). Orain arte aurkitutako frogek zioten gizaki modernoa duela 15.000 urte iritsi zela Amerikara.