Nahasketa berezia osatzen zuten apirilaren 24tik 26ra Elikadura 21 biltzarrerako Gasteizko Europa zentrora mundu osotik etorritako baserritar, unibertsitario eta mugimendu sozialetako kideek. Aztergai zeuzkaten Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI. menderako. Eztabaiden muinean, elikadura burujabetza: nekazari txikien Via Campesinak 1996an sorturik, XXI. mendeko krisitzarraren ostean eskuinak ere bereganatu nahiko lukeen kontzeptua.
Gasteizko Elikadura 21en antolatzaileei begiratzen badiegu, alde batetik dago Etxalde mugimendua, loturik dagoena EHNE Bizkaiari eta honen bidez Via Campesina mundu mailakoari; eta bestetik Hagako ISS Institute for Social Studies institutua, zeinak sustatzen baitu ICAS Nekazaritzako Ikerketa Kritikoen Institutua.
Laguntzaileen artean agertzen diren hainbat erakunde publiko, fundazio eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean bat nabarmentzekotan, Transnational Institute, buru ezagunen artean daukana Susan George, globalizazio neoliberalari buruzko ikerketa eta borroketan txit ezaguna den emakumea: Baionako armagabetze herritarraren ospakizunean ingelesezko agiria irakurri zuenak ireki zuen Gasteizko biltzarra ere.
Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI menderako tituluaren pean, egitarauak sei multzo mamitsu zeuzkan. Kapitalismoa, klasea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza. Klima aldaketa eta konbergentziak. Garapen‐ereduak kapitalen, ondasunen eta jendearen fluxuen testuinguruan. Ekoizpen bideetarako irisgarritasuna eta haien kontrola. Kontsumoa, osasuna, nutrizioa eta elikadura eskubidea. Eta elikadura burujabetzarako mugimenduak.
Biltzarraren lehenbiziko jardunalditik kide askok nabarmendu du “elikadura burujabetza” neoliberalen eskuetatik libre edukitzeko beharra. Manitobako (Kanada) Unibertsitatetik etorritako Anette Desmarais irakasle eta militante beteranoak kontatu du nola sortu eta zabaldu zuen 1996an kontzeptua Via Campesina mugimendu orduan gazteak. Geroztik, elikadura burujabetza txertatu da mugimendu sozial guztietan, aipatu eta barneratu dute beren erresistentzia ereduetan, eta mundu akademikoak bibliografia zabala eskaini dio ikerlan ugarirekin.
Hari beretik tiraka zabaldu ziren gero ‘Energia Burujabetasuna’, ‘Hazien Burujabetza’ eta beste, tematika berriak sortuz eta zaharretan txertatuz. “Azkenean paradigma oso bat bihurtu da elikadura burujabetasuna”, esan du Desmaraisek. “Nekazariek sortutako ideia horrek, gainera, protagonismoa hartu du klimaren aldaketaren ondorioak denen begien aurrean azaldu direnean”.
Orain, aldiz, arrakasta arrisku bilakatu zaio ideia berrizaleari. Raj Patel asiar jatorriko irakasle ingelesarentzat, gaur Indian agintzen duen edozein agintari nazionalistak lotzen du elikadura burujabetza India –edo Le Penen kasuan Frantzia, berdin Trumpen Amerika– “berriro herrialde handi” bihurtzeko asmoarekin. Krisi ekonomikoarekin azaleratu direnenean globalizazioak jendeetan eragindako zauriak, berriro indarrean datoz nazionalismoak eta protekzionismoa. Elikadura burujabetzarekin ere, neoliberalak kapaz dira beren logikaren kontra sortutako kontzeptua hartu eta erabiltzeko, manipulatzeko, merkatu kapitalistetan gertatzen dena hobeto ezkutatzeko herritarren begietatik.
Paul Nicholson euskaldunak, Via Campesinako lider erreferentzialetakoa ere badenak, garden utzi nahi izan du elikadura burujabetza aldarrikatzean herrien eskubidea dela aipatzen, ez herri bateko merkatuen kontrola bertako elite boteretsuei ematea. Eta, bigarrenik, herri guztientzako dela eskubidea, alegia, ez elikadura burujabetzaren izenean lekuko merkatua inportazioetatik babestu eta aldi berean auzoko herrialdeetako baserritar txikiak itotzeko agro-esportazioak sustatzeko.
Hain ugariak, hain ikusezinak
Biltzarra irekitzeko saioan egotekoa zen Mixel Berhokoirigoin, euskal nekazarien artean ezagunena. Ez zuen, ordea, Gasteizeraino hurbiltzerik izan, ETAren desarmatzeko mugimendu herritarrean egindako lanaren ordainetan Parisko epaile batek Frantziatik irtetea eragotzi diolako.
Berhokok bideoz emandako hitzaldian bere estilo didaktiko ezagunean laburbildu zuen elikadura burujabetzaren funtsa, entzuleen irudimena lanean jarriz. “Munduko mapa bat egin dezakegu azalduz non diren jende gosetuak eta non jende ondo aseak. Gero eginen dugu beste mapa bat gure planetaren lurrak klasifikatuz beren emankortasunaren arabera, hobeak eta txarragoak. Pentsa liteke bi mapek berdintsuak beharko luketela, gaizkien elikatua den jendea bizi beharko lukeela lur txarrenak diren eremuetan. Baina ez da horrela gehienetan, lurrik onenak diren lekuetan askotan jendea goseak bizi da”.
Gaurko elikadura sistemaren disfuntzio hori eta beste batzuk –zergatik dauka Europak esnea soberan eta ardi haragia faltan?...– erabaki eta plangintza politikoekin daukate zerikusi zuzena, eta horiek aldatzen saiatzen dira Via Campesinak biltzen dituen nekazariak.
Agroekologian eta lekuko nekazaritzan borrokatzen direnei galdera sorta ere laga zien Berhokoirigoinek. Munduan jendea gero eta gehiago hiri handi eta megapolietan bizi denez, nola elikatu jende horiek? Agroekologiaz gain nola antolatu megapoliak asetzeko agro-industria eta agro-distribuzioa? Produktuen prezioetan, nola uztartu laborarientzako duinak eta aldi berean hiritar ez aberatsentzako eskuragarriak izatea? Eta nola antolatu teknika eta teknologia berriekiko harremanak?
Baina arazo larri bat dute munduko nekazariek: milaka milioi izanagatik eta gainerako mundutarren gosea asetzeko lan egin arren, ikusezinak dira. Ikusezin bihurtu dituzte. Biltzarrean entzun dira inbisibilitate horren aspaldiko eta gaurko ezaugarri asko. Valter Israel da Silva baserritar txiki brasildarrak grafikoki erakutsi zuen nola administrazioek estatistikak ere antolatuta dauzkaten laborarien jardueraren zati handiena inon ager ez zedin, agro-industriari lotuak ez izan arren mundua elikatzeko lanik gehien egiten dutenena, alegia.
Hein batean ikusgarritasuna berreskuratu die baserritarrei Via Campesinak elikadura burujabetzaren inguruan hamarkadotan lortutako aliantzekin: Gobernuz Kanpoko Erakundeekin, gizarte mugimenduekin, mundu akademikoarekin, sindikatuekin... Baina kapitalismo neoliberalak ere inoiz baino ofentsiba handiagoa darama nekazari txikien kontra, merkatuak, ongarriak eta haziak kontrolatu ostean, orain lurraldea bera kendu nahi zaie herritarrei eta zehazki nekazariei. Peter Rosset irakasleak esan bezala, kapitalaren ofentsiba berrian jokoan dago lurraldea bere osotasunean, lur, jende, ur, haziak eta historia barne.
Gasteizen entzun ziren Txinako adibideak, Indiakoak, Bizkaikoak, bazter guztietakoak; eta denetan lotzen ziren klimaren krisia, elikadura, krisi ekonomikoa, zorpetze publiko eta pribatua, kontsumoa, errepresioa, desjabetzea. Beldurrak eta itxaropenak, Monsanto eta Zero Aurrekontuko Laborantza.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.
Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.