Industria ingeniaritzaren barruan enpresa antolaketa berezitasuna egin zuen Eleder Aurtenetxe Pildainek, edo, beraren irakasle batek zioenez, whiskiaren ingeniaritza, enpresak ordezkatzen dituzten ingeniariak hala dabiltzalako, kopa tartean makina handien komertzial lanetan. Enpresa antolaketa irakasle eta teknikari moduan ibili da. Berak, hala ere, jendeen arteko elkarrizketa maiteago eta arazoak konpontzeko autoeraketa nahiago dituen erraztailetzat du bere burua.
Zure kezka eta zaletasuna elkarrizketa ei da.
Sormena eta ikastea dira nire motorrak. Horren barruan elkarrizketa tresna itzel sinplea, erabilgarria eta ederra da. Ahozko adierazpidea idatzizkoa baino maiteago dut. Irakurtzea eta idaztea ere gustuko ditut, baina askoz bide motelagoak dira. Hizketan, pertsonak ezagutzea eta pertsonen arteko zubi lana egitea maite dut. Behin informatikari batek esan zidan hub bat nintzela, pertsona batzuk besteekin harremanetan jartzen dituena.
Zer dira gune irekiak?
Metodo moduan, talde handien batzar luzeak antolatzeko modua da gune irekien teknika (Open Space Technology). Autoeraketan oinarritua dago, bizitza etengabe autoeratzen ari delako. Gai konplexu, premiazko eta gatazkatsuen inguruan jarduteko modurik onena denbora luzea hartzea da, egun bat edo bi, eta gaiari lotutako ahalik eta jende gehieni gonbita zabalduta, jarrera ahalik eta kontrajarrienak bildu daitezen. Gune irekietan agenda zuri dago hasieran, jendeak berak osatzen du eta oso teknika emankorra, atsegina eta arina da, elkarrengandik ikastekoa. Gero eta gehiago gara batzar irekien zale, eta Gune Irekiaren Lagunak taldean gabiltza.
Baina egun bilerak optimizatzeko metodo gehienek denbora laburrean emaitza zehatzak lortzea bilatzen dute. Nola uztartzen da hori bilera irekia eta agenda zuriarekin?
Bilerak era askotara egin daitezke, baina demagun gai korapilatsua daukagula, eragile askok jarrera kontrajarriak dituztela, konponbidea premiazkoa dela. Nik ziurtatzen dizut bilera irekiko formatuan egiten badira, eragileak askoz aktiboago aterako direla, merezi izan duela pentsatzen. Konponbidea lortuko duzu? Agian ez, baina beste erara ere ez. Aktore asko eta askotarikoak biltzen badituzu, batzuek besteenak entzunda, ideia berriak atera daitezke eta erantzukizuna dutenek erabaki hobeak hartu ahal izango dituzte, arazoaren konponbiderako hobea izango da. Dena bateratzea eta ondorioak ateratzea zaila izango da, horregatik, askotan kongresuren bat egiten da eta esaten dutenean “honakoak dira ondorioak”... Hori fikzioa da, txostena idatzi duenak edo buruan izan duenaren ikuspegia baino ez, beste parte hartzaileek beste ondorio batzuk aterako dituzte. Bizitzan norabide asko daude eta horrek egiten du ederra.
Bilera asko egiten omen da Euskal Herrian. Ondo egiten ditugu euskaldunok bilerak?
Denetarik dago. Pasioa eta ardura dira ezinbesteko bi oinarriak. Gogoz joanez gero eta bilera ondoren egin beharrekoekin ardura pixka bat hartuz gero, oso emankorra izango da. Bilera gutxiegi egin eta telebista gehiegi ikusten dugu Euskal Herrian.
Bilera handietan bada bere burua entzutera doan figura beldurgarria.
Pertsona hori bakarrik utziko bagenu, arazoa amaituta. Jendea libre da beste nonbaitera joateko, obedientziagatik geratzen dira. Dena hezkuntzari lotuta dago, eskolarena eta gizartearena, eta obedientzia Elizak ezarri digu. Gune irekiko bileretan lege bakarra dago, oin biena: entzuten ari zarenak ez badizu ezer ematen, erabili oinak beste nonbaitera joateko, gune irekietan, aldi berean, beste hainbat bilera egiten dira eta. Derrigorrez egon behar duzun gune formal batean, aldiz, ezin duzu hori egin.
Zer dira i-bilerak?
Ibiltzen egiten diren bilerak. Bulegoan, tabernan-edo bildu ordez, eguraldia lagun, ibiltzen egin ditzakegu bilerak. Mugimenduan jartzen gaitu beste modu batean, sorpresak sor daitezke, bidean lagunak aurkituta. Burua eta, aldi berean, gorputza mugitzea da. Iñigo Retolaza lagunak eta biok ekin diogu Berbaroa proiektuari, galdera honen inguruan: zer egin behar dugu Euskal Herrian elkarrizketaren kultura hobetzeko? Eta astebete eman dugu Ipar Euskal Herrian i-bileraz i-bilera gaian sakontzen.
Berbaz elkarrizketa saioa ere egiten duzu aspaldion Bilbo Hiria irratian. Nola definituko zenuke?
Ordubeteko solasaldiak dira, patxadatsuak, ikastekoak, pertsona ezagutzeko asmoz. Ez dut ezer zehatzik bilatzen. Askotan eremu publikoan mugitzen diren lagunak dira, eta saiora ekartzen ditudanean gehiago ikasteko helburuz nahi ditut ezagutu.
Dokumentazio taktika bitxia darabilzu gonbidatuekin: bazkaltzera gonbidatzea.
Ez naiz kazetaria eta ez dut dokumentazioa bilatzen denbora gehiegi eman nahi. Dokumentazio bazkaria egiten dut, bertan konfiantza hartu eta informazioa jasotzeko. Erraz egiten da hori, eta batzuetan ardoak laguntzen du. Buru-mapatxo bat egiten dut saioa grabatu aurretik, eta gero elkarrizketak bere bidea jarraitzen du.
Buru-mapak aipatu dituzu, eta izen bereko bloga ere baduzu. Zer dira buru-mapak?
Ideiak idatziz adierazteko eskema hierarkizatuak dira, memoria eta sormena laguntzen dutenak. Oso bisualak dira, erdigunean gaia adierazten duen irudi koloretsua dago eta adarrak zein azpiadarrak sortzen zaizkio, gako-hitzekin. Asoziazioek laguntzen digute memorizatzen eta ideia berriak sortzen.
“Bilbon jaio eta txikitatik Zazpi Kaleetan bizi ostean, duela zazpi urte Mundakara bizitzera joan ginen, herriarekin aurretik loturarik ez bagenuen ere. Bilbon Bihotzean auzo elkartean ibilia nintzen eta Mundakan zerbait antolatu nahi nuen. Hirian aktibismoa dago, gaikako talde asko; herrian dena da bat. Badira familiak, tabernak, lonjak eta txokoak, baina kezkak badituzu eta ez bazaude egitura informal horietako batean… Posta zerrenda bat abian jartzea bururatu zitzaidan, kezkak, iritziak plazaratzeko. Oso baliagarria suertatu da ‘Mundakako plaza’ taldea, izan ere, plaza irekian iritzi soziopolitikoak emateko ohitura gutxi dago Euskal Herrian, familian eta lagunartean geratu ohi dira”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.
Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.
Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.
Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.
Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]