argia.eus
INPRIMATU
Edison eta tatuajeak
  • Thomas Alva Edisonek (1847-1931) 1.000tik gora patente lortu zituen. Batzuk oso ezagunak: fonografoa, bonbilla goriak, kinetoskopioa... Beste batzuk ez hain ezagunak, hala nola, stencil-pen edo txantiloiak egiteko makina elektrikoa, 1876an patentatua.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2017ko maiatzaren 01a

Gailuak papera zulatu eta zuloetan tintadun zigilua jartzen zuen. Kopiak egiteko balio zuen, baina, zenbait egokitzapen eginda, azala tindatzeko ere erabil zitekeen. Hala, tatuatzeko makina elektrikoaren aitzindaria izan zen Edisonen arkatza. Gainera, badakigu Edisonek tatuaje bat zuela eskuineko besaurrean, bost puntu soilek osatua, baina ez dakigu nola egin zioten. Bere buruari egin ote zion, asmakizunaren erabilera berria probatzeko?